[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Deobandi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Darul Uloom Deoband madrasa, mugimenduaren sehaska

Deobandi (hindiz: देवबन्दी; paxtuneraz eta persieraz: دیوبندی‎; urduz: دیوبندی‎‎; arabieraz: الديوبندية‎; bengaleraz: দেওবন্দি ; oriyaz: ଦେଓବନ୍ଦି) islamiar mugimendu berpiztaile bat da islam suniaren (nagusiki hanafi eskolakoa) barnean.[1][2] XIX. mende amaieran Darul Uloom islamiar seminarioaren inguruan jaio zen, Indikoa Deoband herrian.[3][4][5] Seminarioa Muhammad Muhammad Qasim Nanautavik, Rashid Ahmad Gangohik eta beste hainbat ulemek sortu zuten 1866an,[4] hau da, Zipaioen matxinada izan eta zortzi urtera;[3][5][6][7] Deobandi mugimenduaren adar politikoa- Jamiat Ulema-e-Hind- 1919an sortu zuten eta, nazionalismo konposatuaren doktrinaren zabalkundearen bidez, Indiaren independentziaren aldeko mugimenduan paper garrantzitsua jokatu zuen.

Teologikoki, deobandiarrek Taqlid doktrina (aurrekari juridikoarekin bat datorrena) babesten dute eta Hanafi eskolari atxikitzen dira.[8] Muhammad Qasim Nanautavi eta Rashid Ahmed Gangohi deobandi eskolaren fundatzaileek islamiar eskolastikotik eta Shah Waliullah mujaddiden ideietatik eta wahhabismo ideologiaren erlijio-doktrinatik inspirazioa jaso zuten.[4] Bere lehen urteetan, Deobandi eskola kristauekin eta hinduekin era baketsuan eztabaidan aritu zen, eta, badirudi hinduek bere ezarpenaren hasierako fasean, funtzionamendu-gastuak bere gain hartu zituzten, garai hartako Deobandi filosofoek hinduen, kristauen eta musulmanen batasunaz, multikulturalismoz eta Indiako banaketaren aurkakoez hitz egin zutelako.

1970eko hamarkadaren amaieran, Afganistanen eta Pakistanen mugimendua wahhabismoaren eraginpean egon zen.[3] 1980ko hamarkadaren hasieran eta 2000ko hamarkadaren hasieran Saudi Arabiak deobandiar batzuk finantzatu zituen. Pakistango gobernuak bere jarraitzaileak babestu zituen Sobietar Batasuna eta India (Kaxmirren) borrokatzeko. Gerora, diruak eta armak gatazka zibila piztu zuten. Gaur egun India, Pakistan, Afganistan eta Bangladeshen errotuta dago, eta Erresuma Batutik[9] eta Hegoafrikatik[10] ere zabaldurik dago. Indiaren partiziotik aurrera, arrazoi politikoengatik, pakistandar eta afganiar adarrak eta indiar jatorrizko seminarioak autonomoagoak dira. Deobandi mugimenduaren jarraitzaileak oso ezberdinak dira, batzuk bakezaleak dira eta beste batzuk militanteak.[11] Darul Uloom Deobandek talibanen ekintza zibilen alde egin du,[12] baina 2000ko hamarkadan behin eta berriz kondenatu zuen islamiar terrorismoa eta, 2008an, haren aurkako fatwa bat argitaratu zuen.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Commins, David. (2009). The Wahhabi Mission and Saudi Arabia. New York: I.B. Tauris, 138–139 or. ISBN 978-0-85773-135-7..
  2. (Ingelesez) Ingram, Brannon D.. (2018). Revival from Below: The Deoband Movement and Global Islam. Oakland: University of California Press ISBN 978-0520298002..
  3. a b c d (Ingelesez) Puri, Luv. (2009-11-3). «The Past and Future of Deobandi Islam» CTC Sentinel (West Point: Combating Terrorism Center) 2 (11): 19–22..
  4. a b c (Ingelesez) Syed, Jawad; Pio, Edwina; Kamran, Tahir et al., eds. Faith-Based Violence and Deobandi Militancy in Pakistan. Basingstoke: Palgrave Macmillan, 139 or.  doi:10.1057/978-1-349-94966-3. ISBN 978-1-349-94965-6..
  5. a b (Ingelesez) Asthana, N. C.; Nirmal, Anjali. (2009). Urban Terrorism: Myths and Realities. Jaipur: Shashi Jain for Pointer Publishers, 66 or. ISBN 978-81-7132-598-6..
  6. (Ingelesez) Ingram, Brannon D.. (2009ko ekaina). «Sufis, Scholars, and Scapegoats: Rashid Ahmad Gangohi (d. 1905) and the Deobandi Critique of Sufism» The Muslim World (Chichester: Wiley-Blackwell) 99 (3): 478–501.  doi:10.1111/j.1478-1913.2009.01281.x..
  7. Lewis, B.; Pellat, Ch.; Schacht, J., eds. Encyclopaedia of Islam. 2 (2. argitaraldia) Leiden: Brill Publishers, 205 or. ISBN 90-04-07026-5..
  8. Metcalf, Barbara Daly. (2002). Islamic revival in British India: Deoband, 1860–1900. (3. argitaraldia) New Delhi: Oxford Univ. Press, 141 or. ISBN 0-19-566049-8..
  9. (Ingelesez) Timol, Riyaz. (2019-10-14). Structures of Organisation and Loci of Authority in a Glocal Islamic Movement: The Tablighi Jama'at in Britain. 10 MDPI, 573 or.  doi:10.3390/rel10100573..
  10. (Ingelesez) Reetz, Dietrich. (2011). Tayob, Abdulkader; Niehaus, Inga; Weisse, Wolfram eds. Muslim Schools and Education in Europe and South Africa. Münster: Waxmann Verlag, 85–88 or. ISBN 978-3-8309-7554-0..
  11. (Ingelesez) Templin, James D.. (2015eko ekaina). «Religious Education of Pakistan's Deobandi Madaris and Radicalisation» Counter Terrorist Trends and Analyses (Singapore: S. Rajaratnam School of International Studies) 7 (5): 15–21..
  12. (Ingelesez) Abbas, Tahir. (2011). Islamic Radicalism and Multicultural Politics: The British Experience. Londres: Routledge, 33–34 or. ISBN 978-0-415-57224-8..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.