[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Zelestino III.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zelestino III.a

(1196)

175. Aita santu

1191ko martxoaren 28a - 1198ko urtarrilaren 8a
Klemente III.a - Inozentzio III.a
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGiacinto Bobone
JaiotzaErromac. 1106
Herrialdea Aita Santuen Lurraldea
HeriotzaErroma1198ko urtarrilaren 8a (91/92 urte)
Hobiratze lekuaSan Joan Laterangoa
Familia
AitaBobone Orsini
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria, apaiz katolikoa eta idazlea
Lantokia(k)Erroma eta Aita Santuen Lurraldea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 9602934 Edit the value on Wikidata

Zelestino III.a[1] (Erroma 1106 inguru-1198ko urtarrilak 8), Eliza Katolikoko 175. aita santua izan zen, 1191tik 1198 arte.

Giacinto Bobone benetako izenez, Orsini familian jaio zen, erromatar familia noble bereizgarri bat, eta 47 urtez, Kardinal diakono bezala aritu zen Elizan, 1191n, 85 urterekin, aita santu aukeratua izan zen arte, horretarako, bere sagaratzearen aurreko egunean apaiz ordenatu behar izan zuelarik.

Hurrengo egunean, Henrike VI.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa koroatu zuen, enperadorearen erabateko nagusitasuna sinbolizatu zuen zeremonia batean eta bien arteko ondorengo harremanetan adieraziko dena. Honela, Henrike VI.ak Liegeko gotzaina zen Alberto di Lovanio, aita santua, horren aurka txintik esatera ere ez zen ausartu, eta, Rikardo I.a Ingalaterrakoa Lehoi Bihotz erregea gatibu mantendu zuenean, bere aginduz, Leopoldo V.a Austriako dukeak harrapatu zuena Ingalaterrako erregea Hirugarren Gurutzadatik itzultzen ari zenean, soilik, hau eskumikatzen ausartu zen, eta Rikardok, askatasuna, Henrikeri erreskate garesti bat ordaindu ondoren bakarrik berreskuratu zuen.

Hau ere politikaren arloan, 1192an, behin betiko berretsi zituen Ordena Teutonikoaren estatutuak. 1196an, Alfontso VIII.a Gaztelakoak harengana jo zuen, Nafarroak eta Aragoik almohadeekin neutraltasun hitzarmen bat zutela salatzeko, beldur baitziren Gaztelaren erasoez, eta gaitzets zitzan. Aita santua nafarrak konbentzitzen saiatu zen; horretara limurtzeko, errege aitortu zuen Antso Azkarra, baina nafarrak almohadeekin aliantza zuela gaitzetsiz, eskumikatu zuen. Inozentzio III.a haren ondorengoak ere berdin egin zuen.

Hil baino lehentxeago, 1198ko urtarrilak 8an, kargua uzteko asmoa adierazi zuen, oinordeko bat izendatuz, baina kardinalek ez zioten utzi.

San Joan Laterangoa Artxibasilikan lurperatua izan zen.

San Malakiasen profeziek, aita santu honi, De rure bovensi (Idi zelaietakoa) bezala erreferentzia egiten diote, bere familiari, Bovistarrak (idiak) eta erromatar landazabaleko jatorria izateari erreferentzia egiten ziona.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zelestino III.a Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Klemente III.a
Aita Santua
1191-1198
Ondorengoa
Inozentzio III.a