[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Zeharkako zerga

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Zeharkako zergak zer diren azaltzen duen bideoa.

Zeharkako zergak bitartekari batek (saltzaileak, profesionalak, enpresak) beste bati (eroslei) kobratu eta gero zerga administrazioari ordaindu behar dizkion zergak dira, hau da, nolabait zerga administrazioak zuzenean zerga ordaintzen duenaren eskutik ez, baizik eta zeharka, beste pertsona baten bitartez, jasotzen dituenak, zuzeneko zergak ez bezala.[1]. Beste definizio baten arabera, aberastasuna zuzenean ez, baizik eta aberastasunak ahalbidetzen dituen egitateak (erosketak, eskualdatzeak, ...) zergapetzen dituzten haiek dira zeharkako zergak.[2] Zeharkako zerga ohikoena Balio Erantsiaren gaineko Zerga da, erosleak ehuneko gehigarri moduan saltzaileari ordaindu, baina gero saltzaileak zerga administrazioari aldiro eta modu bateratuan eman behar diona.

Zeharkako zergen abantaila nagusia zerga administrazioarentzat gertatzen da, zeharkako zergak zuzenean jasotzea oso zaila gertatuko litzatekeelako; BEZaren kasuan adibidez erosketa bakoitzaren ondorioz zergaren ordainketa bat egin beharko litzatekeelako; zeharka eginez, ordea, zergen ordainketa bitartekariek soilik egin behar dute eta modu bateratuan, erosketa guztietan jasotako BEZak batuz.

Zergadun errealek, azken kontsumitzaileek, oro har, zerga ordaintzeko erresistentzia txikiagoa dute sistema zuzenarekin baino, ordaindu beharreko zenbatekoak zenbateko txiki edo ertain batzuetan zatikatzen baitira.

Zeharkako zerga ohikoenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Taxation» Britannica Online.
  2. (Gaztelaniaz) «¿Qué impuestos hay?» agenciatributaria.es.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]