[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Uffizi Galeria

Koordenatuak: 43°46′06″N 11°15′19″E / 43.7683°N 11.2553°E / 43.7683; 11.2553
Wikipedia, Entziklopedia askea
Uffizi Galeria
Galleria degli Uffizi
Kokapena
Herrialdea Italia
Eskualdea Toscana
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Florence
Italiako udalerriFlorentzia
Ur-masaArno
Koordenatuak43°46′06″N 11°15′19″E / 43.7683°N 11.2553°E / 43.7683; 11.2553
Map
Altitudea56 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Eraikuntzaren hasiera 1560
Inaugurazioa1581 (egutegi gregorianoa)
JabeaMinistry of Culture (en) Itzuli
ZuzendariaSimone Verde (en) Itzuli
Eike Schmidt
KomisarioaCosimo I.a Medici
ErabiltzaileaUffizi galeria
Arkitektura
ArkitektoaGiorgio Vasari
Bernardo Buontalenti (mul) Itzuli
Alfonso Parigi (en) Itzuli
Azalera47.515 m²
Zerbitzuakkafetegi
Bisitariak urtean2.361.732
Kontaktua
HelbideaPiazzale degli Uffizi 6, I-50122 Firenze
Telefonoatel:+39 055 294883
Webgune ofiziala

Uffizi Galeria (Galleria degli Uffizi italieraz), Ogibideen Galeria bezala itzultzen dena, munduko arte bildumarik antzinako eta ospetsuenetako bat duen Florentziako jauregi bat da.

Uffizi jauregiaren eraikuntza Giorgio Vasarik hasi zuen 1560an Cosimo I.a Mediciren aginduak jarraituz. Hasieran eman zitzaion betebeharra, florentziar magistraturen bulegoak izatea zen, Palazzo Vecchio jauregia txiki geratu ondoren. Funtzio honetatik datorkio Ogibideen Galeria izena. Eraikuntza lanak 1581ean amaituak izan ziren. Urteetan zehar, jauregiaren zati batzuk Medici familiaren bilduma bikaineko arte lanak biltzeko erabili ziren.

Medici leinua XVIII. mendean desagertu ondoren, artelanek Vienara eramanak izateko arriskua jasan zuten, Florentziako dukerria austriar inperioaren mende geratu baitzen. Zorionez, Medici familiako azken ordezkaria izan zen Ana Maria Luisa Medici dukesak bildumak Florentzian jarrai zezala erabaki zuen, bere testamentuan Florentziako herriari eman baitzizkion, munduko lehen museo modernoetako baten abiapuntua izan zelarik. Galeria, hala eskatzen zuten bisitarientzat irekitzen zen XVI. mendean eta 1765ean bere ateak publikoari ofizialki museo bezala ireki zizkion.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]