UEFA Europa Conference League
UEFA Europa Conference League | |
---|---|
Antolatzailea | UEFA |
Sorrera | 2021 |
Eremua | Europa |
Taldeak | Multzoetarako sailkatuak: 32 Guztira: 184 |
Garaipen gehien | AS Roma (1) West Ham United (1) Olympiacos (1) |
Txapelduna | Olympiacos (2023-24) |
Webgunea | Official website |
UEFA Europa Conference League, 2021-2022 denboraldirako sortu zen Europako futbol taldeentzako txapelketa da, UEFAk antolatua[1]. Europako futbol taldeentzako hirugarren txapelketa nagusia da, Txapeldunen Ligaren eta Europa Leaguen atzetik.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldeak liga eta kopa txapelketetan lortutako emaitzen arabera sailkatzen dira, baina Europako Liga txapelketa ahulenak (UEFA koefizientearen arabera) talde gehiago sailkatzen dituzte. Aldiz, beste bi europar txapelketetan liga garrantzitsuenek talde gehiago sailkatzen dituzte, beraz txapelketa hau Europako liga "txikienek" europar txapelketa bat jokatzeko aukera gehiago izatekotan sortu da. Txapelketaren irabazleak Europa Leaguen jokatuko du hurrengo denboraldian.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txapelketa berriaren lehenengo hiru finaletan italiarrak izan ziren. Lehenengo txapelduna AS Roma izan zen, finalean Feyenoord garaituta[1], bigarrenean West Ham Unitedek Fiorentina garaitu zuen[2] eta hirugarrenean Olympiacos izan zen Fiorentina garaitu zuena partidaren 116. minutuan sartutako golari esker. Greziarren entrenatzailea Jose Luis Mendilibar zen[3].
Podiuma
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
|
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Denboraldia | Txapelduna | Emaitza | Txapeldunordea |
---|---|---|---|
2021-22 | AS Roma | 1-0 | Feyenoord Rotterdam |
2022-23 | West Ham United | 2-1 | Fiorentina |
2023-24 | Olympiacos | 1-0 (luz) | Fiorentina |
Garaipenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldea | Garaipenak | Finalista | Garaipen urteak |
---|---|---|---|
AS Roma | 1 | - | 2022 |
West Ham United | 1 | - | 2023 |
Olympiacos | 1 | - | 2024 |
Fiorentina | - | 2 | |
Feyenoord Rotterdam | - | 1 |
Herrialdeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldea | Irabazi | Finalista |
---|---|---|
Italia | 1 | 2 |
Ingalaterra | 1 | 0 |
Grezia | 1 | 0 |
Herbehereak | 0 | 1 |
Euskaldunak Konferentzia Ligan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2023-24 denboraldian Osasunak atariko kanporaketa jokatu zuen Bruggeren aurka. Iruñean 1-2 galdu zuen eta Brujasen 2-2 berdindu, beraz txapelketatik kanpo gelditu zen[4].
2023-24ko txapelduna Olympiacos izan zen Jose Luis Mendilibar zaldibartarra entrenatzaile zela[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Erromak irabazi du Konferentzia Liga, finalean Feyenoord mendean hartuta (1-0)» EITB 2022-05-25 (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
- ↑ «West Ham da Konferentzia Ligako txapelduna, finalean Fiorentina mendean hartuta» EITB 2023-06-08 (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
- ↑ a b «Mendilibarrek Konferentzia liga irabazi du Olympiakosekin» Berria 2024-05-30 (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
- ↑ «Gorritxoak Konferentzia Ligatik kanpo» Berria 2023-08-31 (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).