RKO Pictures
RKO Pictures | |
---|---|
Datuak | |
Mota | zinemako produkzio-etxea, film distributor (en) , negozioa eta Industria zinematografikoa |
Jarduera sektorea | motion picture, video and television programme production activities (en) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | akzio konpainia |
Historia | |
Sorrera | 1928ko urriaren 23a |
Sortzailea | |
Ordezkatzen du | Film Booking Offices of America (en) eta Keith-Albee-Orpheum (en) |
Desagerpena | 1959ko martxoaren 7a |
webgune ofiziala |
RKO Pictures (Radio-Keith-Orpheum) filmak ekoiztu eta banatzen zituen Estatu Batuetako enpresa, XX. mendearen hasieran, 1928ko urriaren 23an sortu eta 1960 inguruan itxi zena. New York hirian egoitza zuen.
Kalitate handiko filmak egin zituen, asko eta asko zinemaren historian klasiko bihurtu direna. B saileko film asko ere egin zituen. 1940tik aurrera izan zuen urrezko aldia, batik bat, Orson Wellesen Citizen Kane (1941, Kane hiritarra) eta The Magnificent Ambersons (1942, Ambersondarren handitasuna) maisulanei esker. RKOn lan egin zuten, besteak beste, George Cukor, John Ford, Jacques Tourner zuzendariek, David O. Selznick eta Merian C. Cooper ekoizleek eta Katherine Hepburn, Fred Astaire, eta Robert Mitchum antzezleek. 1948an Howard Hughesek erosi zuen, eta 1957an Desilu telebista-etxeak, baina ordurako gainbeheran zegoen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.