Sevignéko markesa
Sevignéko markesa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Marie de Rabutin-Chantal |
Jaiotza | Paris, 1626ko otsailaren 5a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Grignan, 1696ko apirilaren 17a (70 urte) |
Hobiratze lekua | Saint-Sauveur kolegiata (Grignan) |
Heriotza modua | berezko heriotza: Baztanga |
Familia | |
Aita | Celse-Bénigne de Rabutin |
Ama | Marie de Coulanges |
Ezkontidea(k) | Henri de Sévigné (en) |
Seme-alabak | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gutun idazlea, idazlea eta filosofoa |
Parte-hartzailea
| |
Mugimendua | klasizismoa |
Marie de Rabutin-Chantal (Paris, 1626ko otsailaren 5a - Grignango gaztelua, 1696ko apirilaren 17a), ezagunagoa Sevignéko markesa edo Madame de Sévigné moduan. Frantses idazlea izan zen (gutunak idatzi zituen) eta garaiko saloietan parte hartu zuena (batez ere Fouquetenetan).
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Borgoñako zaldun baten alaba zen eta finantzatan aritutako familia bateko ondorengoa. Txikitan galdu zituen gurasoak. Frantzisko Saleskoaekin batera, Bisitarien ordenaren sortzaile zen Joana Frantziska Frémyot de Chantalek amaren familiarengana eraman zuen eta horri esker heziketa ona jaso zuen.
18 urterekin, 1644ko abuztuaren 4an Henri de Sévigné markesarekin ezkondu zen. Bi seme-alaba izan zituzten:
- Charles de Sévigné (1648ko martxoak 12an jaioa).
1651ko otsailaren 4an, senarrak dueloa izan zuen Albret zaldunarekin, Madame de Gondran maitaleagatik. Zauriengatik, hurrengo egunean hil zen Henri de Sévigné. Handik aurrera Madame de Sévigné bere bizimoduaren jabe izan zen bere bi seme-alaben heziketaz arduratu zen.
Saloietara joaten hasi zen, batik bat Fouqueten saloira, bizitzaren gozamen guztiak bizi nahian bere lehengusu Roger de Bussy-Rabutinek esan zuen moduan. 1657an Madeleine de Scudéryk idatzi zuen Clélie bere lanean agertzen zen Clarinte pertsonaia, Sévignéko markesa zen.
Sévignéko markesa Parisen eta senarrarengandik jasotako Bretainiako Vitrén zeukan Rochers-Sévigné gazteluaren artean bizi ohi zen.
1669ko urtarrilak 27a, bere alaba Françoise-Marguerite de Sévigné ezkondu egin zen François Adhémar de Monteil Grignan-go kondearekin, Probentzako familia garrantzitsu bateko ondorengoarekin. Azaroan, François Adhémar de Monteil Probentzako teniente general izendatu zuten, eta hara joan ziren bizitzera (karguak behartuta). Asko maite zuen alaba urruntzea oso gogorra egin zitzaion Sévignéko markesari. 1671ko otsailaren 6an, Madame de Sévignék alabari lehen gutuna bidali zion eta 1696an hil arte gutun ugari elkartrukatu zituzten. 20 urte pasatxoko gutun-harreman hartan, amak Luis XIV.aren garaiko Versailleseko gorteko bizitzaren deskribapen zehatza egiten zion alabari.
Madame de Sévigné Grignango familia panteoian lurperatu zuten.
En 1793an, balak egiteko berunaren bila zebiltzala iraultzaile batzuk bere hilkutxa ireki zuten eta garezurra espezialista batzuek ireki omen zuten ikertzeko, baina ez dago gertaera horren frogarik. 2005eko maiatzean Grignango kolegiataren zaharberritze lanetan, hilkutxa ireki zuten eta hezurdura osorik aurkitu zuten.
Lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Madame de Sévignéren gutunak ezkutuan argitaratu zituzten 1725ean: 28 gutunekin edo zatiekin. Horregatik, Pauline de Simiane-k, Madame de Sévignéren bilobak, bere amonaren gutunak ofizialki argitaratzea erabaki zuen. Aix-en-Provenceko Denis Marius Perrin editorearen esku utzi zuen lan hori. 1734-1737 artean 614 gutun argitaratu ziren eta beste 722 gutun 1754an. Madame de Simianek aukeratu zituen argitaratuko ziren gutunak: familiarentzat eragin hurbila zutenak edo maila literariorik ez zutenak kendu zituen eta argitaratutako gutunak zuzendu egin zituzten garaian egin ohi zen moduan. Hori dela eta, zalantzan jarri izan da haien zinezkotasuna: ezagutzen diren 1120 gutunetatik, bakarrik %15 dira autografoak eta, gainera, argitaratu ostean suntsituak izan ziren.
1873an antikuario baten dendan eskuz idatzitako bere gutunen lote bat aurkitu zen (ia bere alabari zuzendutako gutunen erdia inguru).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Madame de Sévigné, mère passion. Anne Bernet, Perrin, 1996.
- Marcel Proust idazlearen "Denbora galduaren bila" liburuan, " Madame de Sévigné" da Marcelen amonaren gogoko idazlea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/1/9 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Madame de Sévigné |
Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak: Sevignéko markesa |