[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Nazario Karrikiri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nazario Karrikiri


Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua



Espainiako senataria

Bizitza
JaiotzaIruñea1805eko uztailaren 28a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza1884ko urtarrila (78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakbankaria, abeltzaina, ekonomialaria eta politikaria
Lantokia(k)Madril

Nazario Karrikiri Barnegarai (Iruñea, 1805eko uztailaren 28a - Madril, 1884ko urtarrilaren 12a) nafar bankari eta enpresaburua izan zen.

Ezaguna izan zen bere zezen ganadutegiagatik, zeintzuk 1852ko San Ferminetan parte hartu zuten, lehenengo aldiz. Norteko Trenbide Sarearen sorreraren parte izan zen, eta baita Valentziako Grao ortua eta Baleztena Jauregiaren eraikuntzan ere.[1]

Politikoki isabelinoa izan zen,[2] 1843-1879 bitartean, Nafarroako diputatu izan zen Madrilen 11 aldiz[3]. Gizon ezaguna izan zen artelan-bilduma oparoa edukitzeagatik ere.[4] Carmen Moso izan zen bere lehen emaztea, eta, ondoren, Pilar Ceriolarekin ezkondu eta alaba bat eduki zuten: Raimunda Carriquiri Ceriola. Alaba, izan zen bere ondasunen oinordekoa.[1]

Artikutzaren desamortizazioaren osteko lehenengo jabea izan zen Joaquin Fagoagarekin batera eta 1844ko abuztuaren 12an, saldutako sortak erosi zituzten, hara nola: Goizaringo burdinola, eraikuntzak eta bere inguruko lurrak; Elamako burdinola, eraikuntzak eta bere inguruko lurrak eta Artikutzako burdinola, eraikuntzak eta inguruko lurrak. 1851an Joaquin Fagoagak bere partea saldu eta Karriquiri bihurtu zen Artikutzako jabe bakarra. 1875ean Raimunda Carriquiri, alabak jaso zituen lurrak oinordetzan.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Ingelesez) «Mugarri: "Artikutzako trena" by Oiartzungo Udala - Issuu» issuu.com 2017-09-18 (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
  2. Tamburri Moso, Carlos. (1971). «Nazario de Carriquiri, un pionero del desarrollo económico español» Historia y Vida (Bartzelona) (37).
  3. «Nazario Carriquiri Ibarnegaray | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2021-11-16).
  4. «Carriquiri, Nazario - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]