Mikel Arana
Mikel Arana | |||
---|---|---|---|
(2011) | |||
2009ko apirilaren 3a - 2012ko abuztuaren 28a Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IX. legealdia | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Ordizia, 1973ko urriaren 2a (51 urte) | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Madrilgo Karlos III.a Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta abokatua | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Ezker Batua-Berdeak |
Mikel Arana Etxezarreta (Ordizia, Gipuzkoa, 1973ko urriaren 2a) euskal herritar politikaria da. 2009ko martxoaren 13tik Ezker Batua - Berdeak alderdiko koordinadore nagusia izan zen, 2012an koalizioa utzi eta Ezker Anitza sortu zuen arte. Baita ere, IX. legegintzaldian Eusko-Legebiltzarkide izan zen. Javier Madrazok 2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ostean bere karguari uko egin ondoren izendatu zuten militanteen %86ko babesa lortuz. Zuzenbidean lizentziaduna eta Enpresen Administrazioan masterduna da.
Euskal Herriko Unibertsitateak Donostian duen Zuzenbide Fakultatean Zuzenbide ikasketak egin zituen euskaraz. 1996an, ikasketak amaitzean, Ezker Batua Berdeak alderdiaren militante egin zen.
2009ko Eusko Legebiltzarreko hauteskundetan Ezker Batua - Berdeak alderdiko zerrendaburua izan zen Gipuzkoatik, EAEn aurkeztutako zerrenda guztietatik lortu zuten EB-Bko legebiltzarkide bakarra izanaz. 2012an EB utzi eta Ezker Anitza sortu zuen, alderdi horren parlamentari izatera pasaz. 2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan Ezker Anitzak lorturiko emaitza kaskarrak ikusiz, kargua utzi zuen.
Mikel Aranak euskara du ama-hizkuntza, gazteleraz gain, eta ingelesez eta italieraz ere hitz egiten du.