Iraultza neolitiko
Iraultza neolitikoa edo Neolitoko iraultza gizakiaren hainbat kulturak mundu osoan zehar ehiztari-biltzaileak izatetik sedentario eta nekazari izatera emandako pausoa izan zen. Horregatik Nekazaritza iraultza edo Lehen Nekazaritza Iraultza ere esaten zaio. Horren ondorioz, biztanleriaren hazkuntza emendatzen hasi zen.[2][3] Komunitate sedentarioen ondorioz, landareak nola hazten eta garatzen ziren aztertu ahal izan zuten eta eurekin esperimentatu.[4] Ezagutza berri horrek landareen etxekotzea ekarri zuen.[5] Izena Gordon Childe australiar arkeologoak asmatu zuen 1941ean.[6]
Datu arkeologikoen bidez jakin daiteke landare eta animalien etxekotzea mundu osoko hainbat lekutan gertatu zela independenteki, gutxi gorabehera Holozenotik aurrera, orain dela 12.500 urte.[7][8] Munduan, nekazaritzan gertatutako lehenengo iraultza izan zen. Neolitoko Iraultzak eskuragarri zeuden elikagaien barietatea gutxitu zuen, elikagai zehatzak landatu eta etxekotu zirelako, giza nutrizioaren aldakortasuna murriztuz.[9]
Neolitoko Iraultza ez zen mugatu elikagai-sorrera teknika batzuen garapenera. Hurrengo milurtekoetan ehiztari-biltzaileen talde txiki eta nomadak eraldatuko zituen, herri eta hiriak sortuz. Sedentarizazio horrek gizartea sortuko zuen. Gizarte berri horiek euren ingurunea guztiz aldatuko zuten, nekazaritzarako eta abeltzaintzarako behar ziren beharren arabera, ureztatzea edo basogabetzea abiatuko zuten eta, ondorioz, elikagaien soberakina sortu zen. Garapen horrek biztanleria-dentsitatea handitu zuen, eta lanaren banaketa hasi zen, merkataritza bultzatuz, arte ez higikorraren garapena ekarriz, arkitektura garatuz eta egitura politiko eta administrazio zentralizatua sortuz. Garapen horren baitan gizarte-hierarkia eta bere ideologiak sortu ziren, idazketa asmatu zen eta jabetza pribatua. Munduko lehen zibilizazioa Sumerren sortu zen, Mesopotamiako hegoaldean, orain dela 5.500 urte inguru; bere sorreraren ondorioz, Brontze Aroa abiatu zen.[10][11]
Nekazaritza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nekazaritzak indarra hartu zuen K. a. 9000. urtearen inguruan, gizakiek zereal belar ezberdinak aukeratu eta ernaltzen hasi zirenean, eta ez bakarrik hazi handiagoak izateagatik kaloria gehien ematen zituztenak. Hiru espezie ezberdin izan ziren nekazaritzan erabili ziren lehenak: Triticum diccocum eta Triticum monococcum gariak eta garagarra. Euren artean hazirik txikienak edo zaporerik mingotsena zutenak albo batera uzten hasi ziren. Era berean, euren haziak azkar botatzen zituzten landareak ez ziren biltzen uzta garaian eta, beraz, ez zeuden eskuragarri hurrengo urtean ereiteko. Urteen poderioz, hazia denbora luzeagoz mantentzen zuten landareak hautatu zituen gizakiak.
Daniel Zoharyren arabera zortzi dira Neolitoan etxekotu ziren lehen landareak: lehen aipatutako hiru zerealak, eta ondoren lihoa, dilistak, txitxirioak, ilarrak eta erua. Etxekotutako landareen geneen analisian oinarrituta, etxekotze hau ez zen askotan gertatu, eta bere ustez asko behin bakarrik etxekotu ziren eta Ekialde Hurbiletik hedatu, bereziki Ilgora Emankorran eta ondoren Europan.[12][13] Gordon Hillman eta Stuart Daviesek hainbat esperimentu egin zituzten gari basatiaren barietateak hartuz, eta frogatu zuten posible zela 20 eta 200 urte arteko tarte erlatiboki motzean etxekotzea.[14] Lehen saiaketa hauetako batzuk alboratu ziren eta espezie batzuen landaketa esfortzua bertan behera geratu zen, horietako batzuk mende edo milurteko luzetan: zekalea, adibidez, Anatolian landatu zen Neolitoan, baina bertan behera utzi ostean Europan berriro ere landatu zen haziak kalau gisa saldu zirenean, milaka urte beranduago.[15] Dilista basatiek beste arazo bat zuten: haziak, naturan, ez dira ernamuintzen lehen urtean; dilisten etxekotzearen lehen ebidentzia, lehen urtean bertan haziaren latentzia hautsiz, Jerf el Ahmarr siriar gune Neolitikoan aurkitu da, eta azkar egin zuen hegoaldera, Jordan ibaian behera Netiv HaGdud gunera.[15]
Hautespen artifizialez hedatutako lehenengo pikuak, garagarra eta oloa Gilgal I arkeologia gunean aurkitu dira, 2006an hazi biltegi oso handiak aurkitu zituztenean, orain dela 11.000 urteko estratu batean.[16] Landare horietako batzuk ez ziren etxekotu Ekialde Hurbilean ondoren, baina munduko beste leku batzuetan lortu zuten.
Behin nekazaritza teknikak hobetuta eta ureztatzea bezalako teknikak asmatuta, uzta handitzen joan zen, gordetzea ezinezkoa zen mugaraino. Ehiztari-biltzaile gehienek ezin zituzten elikagaiak gorde euren bizimodu nomada zela eta, bizimodu sedentarioa zutenek soberakina gorde zezaketen bitartean. Momenturen batean aletegiak asmatu ziren, herriak euren inguruan haztea baimendu zuen prozesua. Elikagai gehiagorekin, biztanleria handitu zen eta langile espezializatuak sortu ziren eta, horrekin batera, tresna berriak egingo zituzten langileak.
Ilgora Emankorra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nekazaritza Asiako hego-mendebaldean orain dela 10.000-9.000 urte artean zabaldu zela uste da, nahiz eta lehenagoko leku zehatzak ere aurkitu diren. Ilgora Emankorra hiru zerealen etxekotze-gunea da (bi gari mota eta garagarra), lau lekalerenak (dilistak, txitxirioak, ilarrak eta erua) eta lihoarena.[17]
Hazi kopuru handiak eta haziak ehotzeko materiala aurkitu dira Ohalo II gune Paleolitikoan, Galileako itsasotik gertu. Hazi hauek orain dela 19.400 urtekoak dira, eta nekazaritza frogatzen ez duten arren, Ohalo IIko gizakiek gaitasuna zuten haziak landu eta elikagaien planifikazioa egiteko.[18][19] Gari domestikaturik zaharrena Tell Aswaden aurkitu da, orain dela 8800 urteko gunea.[20] Eta hortik aurrera bi gunetan aurkitu da garagar etxekotua: Jeriko, Jordan haranan eta Iraq ed-Dubb, Jordanian. Inguru eta garai berekoak dira Wadi Faynan 16 eta Netiv Hagdud.[8] Qaraoun kulturako berrogeita hamar leku identifikatu dira Libanon, Jordan ibaiaren iturrien iguruan, baina hauek datatzea oso ariketa zaila da.[21][22]
Txina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txinako iparraldean bi landare garrantzitsu etxekotu ziren orain dela 8.000 bat urte: artatxiki arrunta eta artatxiki iletsua. Espezie hauek Ibai Horiko arroan landatu ziren orain dela 7.500 urte. Handik gutxira arroza etxekotu zen.[23] Orain dela 4.500 urte soja eta garai berdinean laranja eta mertxika landatzen ziren.[24][25]
Afrika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Afrikan hiru eremu identifikatu dira nekazaritzaren jatorria independenteki garatu zutenak: Etiopiako goi-ordokia, Sahela eta Mendebaldeko Afrika.[25] Nilo ibaian garatutako nekazaritza Ilgora Emankorreko iraultza neolitikotik garatu zela uste da. Egiptoko Sebiliar eta Mechiar kulturako hainbat errotarri aurkitu dira, eta horren ondorioz uste da orain dela 7.000 urte inguru nekazaritzan oinarritutako ekonomia bat zutela.[26][27] Ekialde Hurbilan ez bezala, nekazaritza honek ez zuen jarraipenik izan, eta Tasiar eta Badariar kulturak orain dela 6.500 urte iritsi ziren arte ez zen Ekialde Hurbileko nekazaritza eta abeltzaintza bertan garatu.
Bananak eta platanoak lehen aldiz Hego-ekialdeko Asian landu ziren, ziurrenik Papua Ginea Berrian, baina Afrikan ere etxekotu ziren orain dela 5.000 urte inguru. Ñamea eta aroa ere Afrikan zein Asian etxekotu ziren.[25]
Etiopian kafea etxekotu zen landare garrantzitsua da. Khat, ensete, Guizotia abyssinica, tef eta Eleusine coracana artatxikia ere Etiopiako goi-ordokietan etxekotu ziren. Sahelen sorgoa eta Pennisetum glaucum artatxikia landatu zituzten. Kola lehen aldiz Mendebaldeko Afrikan landatu zen, eta bertan arroza, ñamea eta palma-olioa ere etxekotu zituzten.[25]
Nekazaritza Erdialdeko Afrika eta Hegoaldeko Afrikara bantu hedapenarekin batera zabaldu zzen, K. a. 1. milurtekoan hasita eta 1. milurtekoan amaituta.[28]
Amerikak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artoa, babarrunak eta Cucurbita generoko hainbat espezie izan ziren Mesoamerikan etxekotu ziren lehen landareak. K. a. 6000. urtetik aurrera hasi ziren kuiak landatzen, K. a. 4000. urte inguruan artoa, eta babarrunak ez izan izango hori baino askoz beranduago.[29] Hego Amerikan patatak eta manioka landatu zituzten, kokarekin eta kotoiarekin batera.[30] Gaur egungo AEBko ekialdean ekiloreak, Iva annua eta sabia etxekotu zituzten orain dela 4.500 urte inguru. Hala ere, K. a. 2. milurtekora arte ez zen garatu nekazaritza eta abeltzaintzan oinarritutako bizimodua bertan.[8]
Ginea Berrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kuk Swampen ureztatzearen egiturak aurkitu dira, Papua Ginea Berrian. Orain dela 11.000 urteko arrasto honetatik abiatuta, taroa eta beste landare batzuk hazten zirela ondorioztatu da. Taroaz gain ñamea ere orain dela 10.200 urte landatzen zela ikusi da. Bananak eta kaina azukrea orain dela 6.950 eta 6.440 urte artean hasi ziren landatzen. Hala ere, landare hauek hain goian hazkuntza zaila dute, eta baliteke altuera txikiagoetan lehenago landatu izana. CSIRO erakundearen arabera Salomon Uharteetan orain dela 28.000 urteko taro landaketak eman ziren, munduko zaharrenak.[31][32] Ondorio gisa, Ginea Berriko hizkuntzak hedatu ziren, lehenengo Salomon uharteetara eta, ondoren, Timorretik Indonesiara.
Animaliak etxekotzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ehiztari-biltzaile gizarteak bizitza sedentarioa izaten hasi zirenean, animaliak gertu izatea ekonomikoki interesgarri bilakatu zen, ehizean joatea zailagoa baitzen. Animalien tamaina, portaera, dieta, ugaltze bideak eta bizi itxaropena garrantzitsu izan ziren haiek etxekotzeko: batzuek, haragiaz gain, esnea ere ematen zuten, adibidez behi eta ahuntzek, proteina sarrera oso funtsezkoa zekartelako.[oh 1] Laster ikusi zuten animaliak ere lanerako erabil zitezkeela, adibidez goldatu edo uzta garraiatzeko. Azekenik, batzuek larru, artilea edo ongarria ere ematen zuten.
Etxekotu zen lehen ornoduna txakurra izan zen,[33][34][35] Eurasia osoan zehar hedatu zena Pleistozenoaren amaieran, beste edozein animalia etxekotu eta landare landatu baino askoz lehenago.[34] Datu arkeologiko eta genetikoek diote denbora luzez bi norabidetako gene-fluxua gertatu dela animalia basati eta etxekotuen artean, bereziki asto, zaldi, gamelu, ahuntz, ardi eta txerrien artean.[36][37] Gizakientzat duen interesa, eta euren eboluzioa zein demografia azaltzeko duen garrantzia dela eta, etxekotzeak zientzialari ugari erakarri dituen ikerketa da, arkeologia, paleontologia, antropologia, botanika, zoologia, genetika eta ingurumen zientzietan.[38] Hegaztien artean etxekotutako espezie nagusia oiloa da, haragi zein arrautzengatik.
Interpretazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kognizioaren Iraultza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zenbait arkeologialarik, Levante mediterraneoarreko aztarnategiak aztertuz gero, bertako Iraultza neolitikoa iraultza kognitiboaren ondoriotzat jotzen dute, nekazaritzaren garapena gizakien kognizioarekin erlazionatuz. Aurrerapen kognitiboaren frogak bi aldetakoak dira. Alde batetik, sinbolismoaren adierazpen bisuala froga zuzena da, eraikin edo espazio monumentaletan argi antzemanda; bestetik, komunitateen harreman-sareak eta kohesioa eratzeko eta mantentzeko, kognizioa beharrezko adimenaren aurrerapen bat da. Aurrerapen hori areagotu bide zen sedentarismoaren testuinguruan, biztanle hazkundea gertatu zen modu naturalean, baita geroagoko nekazaritzaren agerpena ere, sedentarizazioa sendotu zuena.[39] Kognizioaren aurrerapena, edo beste era batean esanda, pentsakeraren aldaketa, sinbolismoan eta jainkotasunari lotutako kontzientzia erlijiosoan datza. Sinbolismo hori batez ere figuratxoetan eta femeninotasunari (Ama Jainkosa) eta maskulinotasunari (zezena) lotutako elementuetan islatzen da.[40] Ospakizun erlijiosoak, errituetarako elikagaien soberakinak eskatzen zituenez, ekoizpenaren hazkundea behartu zuen eta nekazaritzaren iraultza ekarri.
Ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aldaketa soziala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garapen teknologikoa handia izan bazen ere, Iraultza neolitikoak ez zuen bat-batean biztanleria hazkuntzarik ekarri. Bere onurak ehunka urte behar izan zituzten garatzeko eta litekeena da gaixotasun eta gerrek biztanleria hazkuntza balizkoa gelditu izana.[41]
Iraultza neolitikoaren ikuspegi tradizionalak dio janari produkzio handiago batek biztanleria dentsitate handiagoa baimendu zuela, eta horrek komunitate sedentario handiagoak sortu zituela, aberastasunaren eta tresnen metatzea, eta lanaren espezializazioa. Gizarte handiagoak sortzeak erabakitzeko modu ezberdinak sortu zituen eta gobernu-antolakuntza. Janari metaketak elite sozial bat sortu zuen, ez zegoena nekazaritzan zuzenki lotuta, ezta industria edo komertzioan, baina erabakien gaineko monopolioa zuten.[42] Jared Diamonden arabera, esne eta zerealek amei ume helduagoak eta txikiagoak aldi berean haztea ekarri zuen. Horren ondorioz, biztanleria azkar hazi zen. Gizarte klaseen eta genero-desparekotasunak momentu horretan sortu ziren.[43]
Hala ere, nekazaritzaren sarrerak ez zuen prozesu hoei modu hain argian garatu. Neolitoko biztanleen nutrizioa ehiztari-biltzaileena baino txarragoa zen, eta bizi-itxaropena txikiagoa zuten, bai gaixotasunengatik, bai eta lanaldi luzeagoengatik. Ehiztari-biltzaile batek 20 bat ordu egin behar ditu astean lan bere janari beharrak asetzeko, baina nekazari batek gehiago behar ditue eta, gainera, emaitza ez da ziurra. Ehiztari-biltzaileen dietak aniztasun handiagoa zuen eta orekatuagoa zen. Datu gisan, ehiztari-biltzaileengan, gizonek 178 cm luze ziren eta emakumeak, 168; nekazariei zegokienez, gizonak 168 cm luze ziren eta emakumeank, 155. XX. mendean aldatu zen Neolito aurreko bataz besteko altuera.[44] Nekazariek anemia eta abitaminosi gehiago dute, bizkarrezurreko gaixotasun gehiago eta haginetako patologia gehiago.[45]
Gaixotasunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizarte sedentarioak garatu zirenean, gaixotasunak ehiztari-biltzaile taldeetan baino askoz azkarrago hedatu ziren. Higiene ohitura eskasak eta animalien etxekotzeak gaixotze eta heriotza tasa handiagoak ekarri zituen, eta gaixotasunek animalietatik gizakietara salto egin zuten. Gaixotasun infekzioso horietako batzuk gripea, baztanga eta elgorria dira.[46] Hautespen natural prozesu batean, ugaztun handiak etxekotu zituzten lehen pertsonek azkarrago lortu zuten immunizazioa, eta belaunaldiz belaunaldi bizirauteko aukerak handitu ziren. 10.000 urtez gizakiak eta animalien arteko harremana sendotu da, eta Eurasia eta Afrikan gizakiak immuneagoak dira animalia etxekotuak ez dituzten herri indigenetan baino.[47] Adibidez, Karibeko eta Pazifikoko Uharteetako populazio asko ia guztiz desagertu ziren gaixotasunen ondorioz. Ameriketako biztanleriaren %90 edo gehiago desagertu zen Europa eta Afrikako gaixotasunekin kontaktu ostean. Inka Inperioak, adibidez, llama ugari zituen, baina ez zen euren esnea edaten eta, beraz, ez ziren bizi etxeetan; kutsatzeko arriskua txikiagoa zen, beraz.
Teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jared Diamondek bere Guns, Germs, and Steel liburuan proposatzen du Europa eta Asiako biztanleek abantaila izan zutela Iraultza neolitikoa emateko, euren kokapen geografikoa hobea zelako. Bi lekuetan klima epela izan zuten, eta erraz etxekotu zitezkeen animalia eta landareengandik gertu bizi ziren. Gainera, erasotu ahal zituzten beste herri batzuengandik urrunago eta babesean zeuden. Nekazaritza eta abeltzaintzaren ondorioko bizitza sedentarioa lehenago hartzeak garapen teknologikoa baimendu zuen lehenago, eta komertzioan abantaila zuten. Su-armak eta ezpatak garatzeko aukerak handiagoak ziren eurentzat.[48]
Ondorengo iraultzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iraultza neolitikoak produktu sekundarioen iraultza ekarri zuen. Badirudi, hasiera batean, animaliak bakarrik euren haragiagatik etxekotu zirela.[49] Bigarren iraultza horren ondorioz, beste produktu batzuk ere lor zitezkeela ikusi zuten:
- Larruak
- Ongarriak
- Artilea
- Esnea
- Trakzioa
- Zaintza
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Gizakiek ezin zuten esnea edan adin batetik aurrera, eta oraindik hala da munduko pertsona askorentzat. Laktasaren persistentziak aukera eman zion gizakiari proteina iturri honetaz gozatzeko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Diamond, Jared; Bellwood, Peter. (2003-04-25). «Farmers and Their Languages: The First Expansions» Science 300 (5619): 597–603. doi: . ISSN 0036-8075. PMID 12714734. (Noiz kontsultatua: 2018-04-08).
- ↑ (Ingelesez) Bocquet-Appel, Jean-Pierre. (2011-07-29). «When the World’s Population Took Off: The Springboard of the Neolithic Demographic Transition» Science 333 (6042): 560–561. doi: . ISSN 0036-8075. PMID 21798934. (Noiz kontsultatua: 2018-04-08).
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Neolitoa. .
- ↑ (Ingelesez) Pollard, Elizabeth; Rosenberg, Clifford; Tignor, Robert; Karras, Alan. (2015-02-01). Worlds Together, Worlds Apart: A History of the World: From the Beginnings of Humankind to the Present. (1 edition. argitaraldia) W. W. Norton & Company ISBN 9780393250954. (Noiz kontsultatua: 2018-04-08).
- ↑ Roger., Lewin,. (2005). Human evolution : an illustrated introduction. (5th ed. argitaraldia) Blackwell ISBN 9781405156141. PMC 68194630..
- ↑ Renfrew, Colin; Bahn, Paul. (1993). Arqueologia: Teoría, métodos y práctica. AKAL.
- ↑ «Zeitung WESTFALEN-BLATT: WB Debatte (Leitartikel) - Klimaschutz: Die …» archive.is 2013-02-12 (Noiz kontsultatua: 2018-04-08).
- ↑ a b c Graeme., Barker,. (2006). The agricultural revolution in prehistory : why did foragers become farmers?. Oxford University Press ISBN 9780199559954. PMC 607806028..
- ↑ Armelagos, George J.. (2014). «Brain evolution, the determinates of food choice, and the omnivore's dilemma» Critical Reviews in Food Science and Nutrition 54 (10): 1330–1341. doi: . ISSN 1549-7852. PMID 24564590. (Noiz kontsultatua: 2018-04-08).
- ↑ «Neolithic Period» Ancient History Encyclopedia (Noiz kontsultatua: 2018-04-08).
- ↑ The Oxford companion to archaeology. Oxford University Press 1996 ISBN 9780195076189. PMC 35178577..
- ↑ (Ingelesez) R, HARRIS DAVID. (1996-04-17). ORIGINS & SPREAD AGRIC PAST PB. Smithsonian ISBN 9781560986751. (Noiz kontsultatua: 2018-04-08).
- ↑ (Ingelesez) Zohary, Daniel. (1999-04-01). «Monophyletic vs. polyphyletic origin of the crops on which agriculture was founded in the Near East» Genetic Resources and Crop Evolution 46 (2): 133–142. doi: . ISSN 0925-9864. (Noiz kontsultatua: 2018-04-08).
- ↑ (Ingelesez) HILLMAN, GORDON C.; DAVIES, M. STUART. (1990-01-01). «6. Domestication rates in wild-type wheats and barley under primitive cultivation» Biological Journal of the Linnean Society 39 (1): 39–78. doi: . ISSN 1095-8312. (Noiz kontsultatua: 2018-04-08).
- ↑ a b (Ingelesez) Weiss, Ehud; Kislev, Mordechai E.; Hartmann, Anat. (2006-06-16). «Autonomous Cultivation Before Domestication» Science 312 (5780): 1608–1610. doi: . ISSN 0036-8075. PMID 16778044. (Noiz kontsultatua: 2018-04-08).
- ↑ (Ingelesez) «Tamed 11,400 Years Ago, Figs Were Likely First Domesticated Crop» ScienceDaily (Noiz kontsultatua: 2018-04-08).
- ↑ Brown, Terence A.; Jones, Martin K.; Powell, Wayne; Allaby, Robin G.. «The complex origins of domesticated crops in the Fertile Crescent» Trends in Ecology & Evolution 24 (2): 103–109. doi: . (Noiz kontsultatua: 2018-04-08).
- ↑ J., Mithen, Steven. (2004). After the ice : a global human history, 20,000-5000 BC. Harvard University Press ISBN 0674015703. PMC 54677732..
- ↑ Weiss, Ehud; Kislev, Mordechai E.; Simchoni, Orit; Nadel, Dani; Tschauner, Hartmut. «Plant-food preparation area on an Upper Paleolithic brush hut floor at Ohalo II, Israel» Journal of Archaeological Science 35 (8): 2400–2414. doi: . (Noiz kontsultatua: 2018-04-08).
- ↑ (Ingelesez) Özkan, H.; Brandolini, A.; Schäfer-Pregl, R.; Salamini, F.. (2002-10-01). «AFLP Analysis of a Collection of Tetraploid Wheats Indicates the Origin of Emmer and Hard Wheat Domestication in Southeast Turkey» Molecular Biology and Evolution 19 (10): 1797–1801. doi: . ISSN 0737-4038. (Noiz kontsultatua: 2018-04-08).
- ↑ Neolithic revolution : new perspectives on southwest Asia in light of recent discoveries on Cyprus. Oxbow Books 2004 ISBN 9781842171325. PMC 55968529..
- ↑ (Ingelesez) Copeland, Lorraine. (1966). Inventory of Stone Age Sites in Lebanon: North, South and East-Central Lebanon. Part two. Impr. Catholique (Noiz kontsultatua: 2018-04-08).
- ↑ (Ingelesez) Fuller, D. Q.. (2007-10-01). «Contrasting Patterns in Crop Domestication and Domestication Rates: Recent Archaeobotanical Insights from the Old World» Annals of Botany 100 (5): 903–924. doi: . ISSN 0305-7364. (Noiz kontsultatua: 2018-04-08).
- ↑ Christopher., Thacker,. (1985, ©1979). The history of gardens. University of California Press ISBN 9780520056299. PMC 25199644..
- ↑ a b c d M., Diamond, Jared. (1997). Guns, germs, and steel : the fates of human societies. (1st ed. argitaraldia) W.W. Norton & Co ISBN 0393317552. PMC 35792200..
- ↑ (Ingelesez) Fage, J. D.; Oliver, Roland Anthony. (1975). The Cambridge History of Africa. Cambridge University Press ISBN 9780521215923. (Noiz kontsultatua: 2018-04-08).
- ↑ Smith, Philip E. L.. (1976). «Stone-Age Man on the Nile» Scientific American 235 (2): 30–41. (Noiz kontsultatua: 2018-04-08).
- ↑ (Ingelesez) Vansina, Jan M.. (1990-10-22). Paths in the Rainforests: Toward a History of Political Tradition in Equatorial Africa. University of Wisconsin Pres ISBN 9780299125738. (Noiz kontsultatua: 2018-04-08).
- ↑ Corn and culture in the prehistoric New World. Westview Press 1994 ISBN 9780813383750. PMC 23769670..
- ↑ (Ingelesez) Broudy, Eric. (1979). The Book of Looms: A History of the Handloom from Ancient Times to the Present. UPNE ISBN 9780874516494. (Noiz kontsultatua: 2018-04-08).
- ↑ (Ingelesez) «Early and mid Holocene tool-use and processing of taro (Colocasia esculenta), yam (Dioscorea sp.) and other plants at Kuk Swamp in the highlands of Papua New Guinea» Journal of Archaeological Science 33 (5): 595–614. 2006-05-01 doi: . ISSN 0305-4403. (Noiz kontsultatua: 2018-04-08).
- ↑ (Ingelesez) Loy, Thomas H.; Spriggs, Matthew; Wickler, Stephen. (1992/12). «Direct evidence for human use of plants 28,000 years ago: starch residues on stone artefacts from the northern Solomon Islands» Antiquity 66 (253): 898–912. doi: . ISSN 0003-598X. (Noiz kontsultatua: 2018-04-08).
- ↑ (Ingelesez) «Domestication | biology and society» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2018-04-08).
- ↑ a b (Ingelesez) Larson, Greger; Karlsson, Elinor K.; Perri, Angela; Webster, Matthew T.; Ho, Simon Y. W.; Peters, Joris; Stahl, Peter W.; Piper, Philip J. et al.. (2012-06-05). «Rethinking dog domestication by integrating genetics, archeology, and biogeography» Proceedings of the National Academy of Sciences 109 (23): 8878–8883. doi: . ISSN 0027-8424. PMID 22615366. (Noiz kontsultatua: 2018-04-08).
- ↑ Perri, Angela. «A wolf in dog's clothing: Initial dog domestication and Pleistocene wolf variation» Journal of Archaeological Science 68: 1–4. doi: . (Noiz kontsultatua: 2018-04-08).
- ↑ Larson, Greger; Fuller, Dorian Q.. (2014-11-23). «The Evolution of Animal Domestication» Annual Review of Ecology, Evolution, and Systematics 45 (1): 115–136. doi: . ISSN 1543-592X. (Noiz kontsultatua: 2018-04-08).
- ↑ (Ingelesez) Marshall, Fiona B.; Dobney, Keith; Denham, Tim; Capriles, José M.. (2014-04-29). «Evaluating the roles of directed breeding and gene flow in animal domestication» Proceedings of the National Academy of Sciences 111 (17): 6153–6158. doi: . ISSN 0027-8424. PMID 24753599. (Noiz kontsultatua: 2018-04-08).
- ↑ Larson, Greger; Burger, Joachim. «A population genetics view of animal domestication» Trends in Genetics 29 (4): 197–205. doi: . (Noiz kontsultatua: 2018-04-08).
- ↑ Watkins, Trevor. (2010). New light on Neolithic revolution in south-west Asia.. Antiquity, 84 (325)., 621-634 or..
- ↑ Cauvin, Jacques & Hodder, Ian & Rollefson, Gary & Bar-Yosef, Ofer & Watkins, Trevor (2001): Reviews of The Birth of the Gods and the Origins of Agriculture by Jacques Cauvin, translated by Trevor Watkins (New Study in Archaeology). Cambrigde Archaeology Journal 11 (1): 105-121.
- ↑ C., Scott, James. Against the grain : a deep history of the earliest states. ISBN 9780300182910. PMC 990684513..
- ↑ (Ingelesez) Eagly, Alice H.; Wood, Wendy. «The origins of sex differences in human behavior: Evolved dispositions versus social roles.» American Psychologist 54 (6): 408–423. doi: . (Noiz kontsultatua: 2018-04-09).
- ↑ «The Worst Mistake in the History of the Human Race | DiscoverMagazine.com» Discover Magazine (Noiz kontsultatua: 2018-04-09).
- ↑ (Ingelesez) Bölte, Sven; Poustka, Fritz. (2003). «Genetic, Environmental and Immunologic Factors in the Etiology of Autism Spectrum Disorders» Neuroembryology and Aging 2 (4): 175–179. doi: . ISSN 1661-3406. (Noiz kontsultatua: 2018-04-09).
- ↑ Michael., Shermer,. (2001). The borderlands of science : where sense meets nonsense. Oxford University Press ISBN 9780195157987. PMC 320903467..
- ↑ Furuse, Yuki; Suzuki, Akira; Oshitani, Hitoshi. (2010-03-04). «Origin of measles virus: divergence from rinderpest virus between the 11th and 12th centuries» Virology Journal 7: 52. doi: . ISSN 1743-422X. (Noiz kontsultatua: 2018-04-09).
- ↑ (Ingelesez) Guns, Germs, and Steel. 2018-04-05 (Noiz kontsultatua: 2018-04-09).
- ↑ (Ingelesez) BBC - History - Ancient History in depth: Overview: From Neolithic to Bronze Age, 8000 - 800 BC. (Noiz kontsultatua: 2018-04-09).
- ↑ (Ingelesez) Marciniak, Arkadiusz. (2011-09-01). «The Secondary Products Revolution: Empirical Evidence and its Current Zooarchaeological Critique» Journal of World Prehistory 24 (2-3): 117–130. doi: . ISSN 0892-7537. (Noiz kontsultatua: 2018-04-09).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Neolito
- Gizakia
- Neolitoa eta Kalkolitoa Euskal Herrian
- Nekazaritza eta abeltzaintza
- Hautespen artifiziala