[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Ibtisam Barakat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ibtisam Barakat

(2013)
Bizitza
JaiotzaBeit Hanina1963ko urria (61 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Palestina
Hezkuntza
HeziketaMissouriko Unibertsitatea
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta poeta

Ibtisam Barakat (arabieraz: ابتسام بركات‎, 1963ko urriaren 2a, Beit Hanina, Ekialdeko Jerusalem) palestinar-estatubatuar kazetaria, idazlea, poeta, artista, itzultzailea eta hezitzailea da. Bakearen aktibistatzat du bere burua[1].

Ingelesez zein arabieraz idazten du, batez ere gazte eta haur literatura egiten du. Gizarteko injustiziak eta gerraren ondorioak (palestinar herriarenak bereziki) ditu gai nagusi, gazteen bizitzan duten eragina batez ere[2]. 2020an haur literaturako Sheikh Zayed Book Award sariduna izan zen, Arabiar literaturan eta kulturan Nobel Sariaren parekoa kontsideratzen dena[3].

Ibtisam Barakat Jerusalemen jaio zen eta hiru urte zituela Israelek Sei Eguneko Gerra burutu zuenez familiak Ramallah hirira egin zuen alde eta han hazi zen[4]. Birzeit Unibertsitatean egin zituen ikasketak, Ramallahtik gertu. 1986. urtean New Yorkera joan zen eta The Nation aldizkarian hasi zen lanean[2]. Aldi berean Missouriko Unibertsitatean kazetaritza master bat eta giza garapen ikasketetan bigarren master bat atera zuen. Bigarren honetan idazketa sortzaileak norbere burua ulertzeko duen eraginean zentratu zen.

Stephens Collegen hizkuntzaren etika irakasten ibili da eta Write Your Life mintegiaren sortzailea da, bertan bizi istorioak literaturara eta liburuetara eraman nahi duten pertsonei laguntzen die[2].

Bakearen aktibista da Ibtisam Barakat. 2005ean Jerusalemen israeldar eta palestinarren arteko IV. konferentzian moderatzaile lanak egin zituen. Bi herrialdeen arteko bakea lortzeko ekarpenak egiten dituzte alde bietako ikasleek elkarrekin[1].

Lan garrantzitsuenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000. hamarkada

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004an What a Song Can Do: 12 Riffs on the Power of Music ("abesti batek egin dezakeena: Musikaren indarraren 12 riff") antologia atera zuen. Liburu hartan "musikak gure bizitzetan duen eragin indartsua" ikertu zuen[5]. Hainbat kolaboratzaile izan zituen, hala nola, Jennifer Armstrong, Ron Koertge, Joseph Bruchac, David Levithan, Jude Mandell, J. Alison James eta Sarah Ellis.

2007an Tasting the Sky: A Palestinian Childhood ("Zerua dastatzen: palestinar haurtzaroa") argitaratu zuen. Israelek 1967an Palestina okupatu ondoreneko memoriak azaltzen ditu; Sei Eguneko Gerraren aurrean palestinarren iraupena, erresistentzia eta askatasunaren aldeko borroka deskribatzen ditu[6]. Hainbat sari jaso zituen:

  • Middle East Council, Literatura liburu onenaren saria (2007)[7]
  • Arab American Book Award, haur, gazte kategorian (2008)[1]
  • International Reading Association, ez-fikziozko liburu onena gazte-helduentzat (2008)[8]
  • Dorothy Canfield Fischer Children's Book, izendapena (2009)[9]

2010. hamarkada

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010an Free?: Stories About Human Rights ("Aske? Giza eskubideen inguruko istorioak") antologian askatasunaren kontzeptua ikertu zuen. Liburu honetan ere hainbat kolaboratzaile izan zituen; David Almond, Margaret Mahy, Meja Mwangi, Jamila Gavin, Eoin Colfer, Michael Morpurgo, Theresa Breslin eta Sarah Mussi.

2011n Al Ta' Al Marbouta Tateer (التاء المربوطة تطير, "ihes egiten duen hizkia"). Arabiar alfabetoko hizki batek uko egiten dio hitza esaten duena betetzen. Anna Lindh Foundation elkarteak haur arabiarrentzako liburu onenaren saria eman zion.

2014an Hadeyyah Lel-Hamzah (هدية للهمزة, "Hamzah hizkiarentzako opari bat") idatzi eta ilustratu zuen eta Arabiar Emirerri Batuetako Liburutegi Nazionalak argitaratu zuen Abu Dhabin.

2016an Balcony on the Moon: Coming of Age in Palestine (Terraza ilargian: Palestinan adinera iristen") liburuan 1972-1981 artean izan zuen haurtzaroa eta nerabezaroa kontatzen ditu, garai hartako Palestinan idazle izan nahi duen neska baten kronika eginez[10]. Liburuak arrakasta handia izan zuen eta hainbat sari eta ohore jaso zituen:

  • Liburu onenaren saria:
    • Arab American Book Award, haur, gazte kategorian (2017)[11]
    • Bank Street College of Education[10]
    • News & Observer Newspaper's Wilde[10]
  • Bildumatan sartua:
    • Junior Library Guild
    • Palestine Book Award
    • VOYA Nonfiction
    • American Library Association/Amelia Bloomer Project
    • Global Society
  • Ohorezko liburua:
    • Skipping Stones
    • Arab-American National Museum
    • Middle East Book Award

2019an The Jar that Became a Galaxy (الجرة التي صارت مجرة , "Galaxia bihurtu zen pitxarra") atera zuen Walid Taherren ilustrazioekin. Ramallahko Tamer Institutuan argitaratu zen eta Palestinako irakurketa kanpainari izena eman zion[12]. 2020an toki berean The Lilac Girl ("Neska gorrindola") argitaratu zuen eta Sheikh Zayed Book Award sari ospetsua irabazi zuen[13].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Ingelesez) 2008 Arab American Book Award Winners – Arab American National Museum. (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
  2. a b c (Ingelesez) «BIO سيرة» www.ibtisambarakat.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
  3. (Ingelesez) The Ground and the Sky: Creative Writing Workshops for Youth with Ibtisam Barakat & Naomi Shihab Nye – Arab American National Museum. (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
  4. (Ingelesez) Foundation, Poetry. (2023-11-07). «Ibtisam Barakat» Poetry Foundation (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
  5. (Ingelesez) «What a Song Can Do: 12 Riffs on the Power of Music» Goodreads (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
  6. (Ingelesez) Priyadarshini, Arya; Sigroha, Suman. (2020-07-03). «Recovering the Palestinian History of Dispossession through Graphics in Leila Abdelrazaq’s Baddawi» Eikón / Imago 9: 395–418.  doi:10.5209/eiko.73329. ISSN 2254-8718. (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
  7. «The Middle East Book Award» web.archive.org 2006-09-18 (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
  8. «IRA Children's and Young Adult's Book Awards» web.archive.org 2013-08-04 (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
  9. (Ingelesez) «Tasting the Sky: A Palestinian Childhood» Goodreads (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
  10. a b c (Gaztelaniaz) «Balcony on the Moon: Coming of Age in Palestine - Barakat, Ibtisam: 9780374302511 - IberLibro» www.iberlibro.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
  11. (Ingelesez) 2017 Arab American Book Award Winners – Arab American National Museum. (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
  12. (Ingelesez) جدلية, Jadaliyya-. «Ibtisam Barakat» Jadaliyya - جدلية (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
  13. (Ingelesez) «Here are the winners of the Sheikh Zayed Book Awards, one of the Arab world’s major literary prizes.» Literary Hub 2020-04-08 (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]