[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Hippy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hippie bi 1969ko Woodstock jaialdian.

Hippy edo hippie mugimendu kontrakultural, liberal eta pazifista da, 1960ko hamarkadan Estatu Batuetan sortua. Garai hartako gizartean tentsio ugari eta aldarrikapen politikoen adierazpenak izan ziren. Poztasunik ezaren manifestaldietan gazteak elementu nagusia izan ziren. Hippyak biolentzia eta guden kontrako ekintzak aldarrikatzeko sortu ziren, hasieran Vietnamgo Gerraren aurka bereziki. Kezkak zituzten naturaren inguruan, eta mendebaldeko materialismoari uko egiten zioten. Zoriontasuna, askatasuna eta maitasuna aldarrikatzen zituzten. Bohemioengan eta xamanismoan sustraiturik zeuden eta nazionalismoaren, merkantilismoaren, burokraziaren, kontsumismoaren eta kapitalismoaren aurka ziharduten. Nomadak ere ziren: aurrez adostutako puntu batzuetan elkartzen ziren, jaialdiak eta batzarrak egiteko.

Hippien ikur esanguratsuenetako bat bakearena izan zen, zirkulu bat lau marrarekin bere barrualdean, bata goialdean eta beste hirurak behealdean (hegazti baten oinatza bezala). Gerald Holtom diseinatzaileak 1958. urtean sortu zuen, "British Campaign for Nuclear Disarmament" desarmatze kanpainarako, baina geroago haren esanahia hedatu egin zen, bakearen eta maitasunaren esanahi orokorragoa hartuta.

Hippiek eragin zabala izan zuten Mendebaldeko gizartean; esaterako, janzteko eran.

1969. urtean, Woodstock jaialdia izan zen, eta kontzertu hippy nagusitzat hartzen da egun. Artista hauek jo zuten: Jimi Hendrixek, Swami Satchidanandak, Richie Havensek, Tim Hardinek, The Whok, Mountainek eta Santanak; The Beatles taldeak, ordea, ezezkoa eman zuen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]