Klemens von Metternich
Klemens Wenzel von Metternich (izen osoa alemanez: Klemens Wenzel Nepomuk Lothar, Fürst von Metternich-Winneburg zu Beilstein; Koblentza, 1773ko maiatzaren 15a – Viena, 1859ko ekainaren 11) austriar politikaria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Austriako enbaxadore izan zen Europako zenbait herrialdetan, eta 1810ean Estatuko ministro aukeratu zuten. Maria Luisa Austriakoaren eta Napoleonen arteko ezkontza antolatu zuen. Ehun Egunetako gerraren ondoren, Austria potentzia handia bilaka zedin lan egin zuen Vienako Batzarrean (1815). Prusiak, Austriak eta Errusiak osatzen zuten indar kontserbatzailearekin elkar laguntzarako hitzarmena lortu zuen –hots, Aliantza Santua–. 1848ko iraultzaren ondoren, kargua utzi eta atzerrira ihes egin behar izan zuen. Vienara itzuli ondoren, politikatik at bizi izan zen hil arte.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/9/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Klemens von Metternich |