Felix Iñurrategi
Felix Iñurrategi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Aretxabaleta, 1967ko apirilaren 1a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Lehen hizkuntza | euskara |
Heriotza | Gasherbrum II, 2000ko uztailaren 28a (33 urte) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | mendigoizalea |
Felix Iñurrategi Iriarte (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1967ko apirilaren 1a - Gasherbrum II mendia, 2000ko uztailaren 28a) euskal alpinista izan zen.
Alberto Iñurrategi anaia gazteagoarekin batera mendigoizaleen artean eta mundu mailan oso bikote ezaguna osatu zuen urteetan zehar 1990eko hamarkadan, zoritxarreko istripu batek Pakistango iparraldean heriotza ekarri arte, Euskal Herrian oihartzun handia izan zuena.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Felix Iñurrategi 1967ko apirilaren 1ean jaio zen Aretxabaletan. Bertsotan trebea zen.[1] Atarrabian nekazaritza alorreko ingeniaritza-ikasketak bete zituen. Halaber, bertsolaritzan ere trebezia erakutsi zuen nerabetan.
Felixek, anaia Albertok bezala, mendia gustuko zuen eta "Murrukixo Mendizale Elkartea"rekin ibiltzen hasi zen. Ondoren, Albertorekin batera eskalada eta mendian Euskal Herritik kanpo ere ibiltzen hasi zen. Europan, 1987 eta 1988 artean Alpeak ezagutu zituzten, eta gero Ipar Amerikara abiatu ziren: Yosemite Parke Nazionala izan zen hurrengo deskubrimendua anaientzat, 1989an: El Capitan (The Nose, Zodiac eta Lurking fear bideak) eta Half Dome (Regular bidea) mendiak.
AEBetatik Himalaia aldera egin zuten azkenik, eta 1990ko irailaren 29an igo ziren Pumori tontorrera (7.161 m), kataluniar talde batekin batera. Hurrengo urtean, Makalura igo ziren bi anaiak Kukuczka bidetik Felipe Uriarterekin. 1992an, Everestera iritsi ziren, munduko sabaira, hegoaldeko ohiko bidetik eta oxigeno gehigarririk gabe. Urte bat geroxeago, K2 mendira igotzen saiatu ziren, ipar ertzetik, arrakasta barik. 1994an lortu zuten "mendi basati"-ra heltzen, Cesen bidetik, Juanito Oiarzabalekin batera, besteak beste.
1995ean bi tontor erdietsi zituzten ohiko bidetik bi asteko tartean: Cho Oyu eta Lhotse. 1996an ere binaka igo zituzten, britainiarren bidetik kasu bietan: Kanchenjunga Juanitorekin eta Shishapangma Josu Bereziartuarekin.
1997an, Broad Peakera eskalatu zuten ohiko bidetik, bide berri bat zabaltzen saiatu ostean. Urte hartan bertan Aoraki/Cook mendia igo zuten (Zeelanda Berria), "Al filo de lo imposible" telebistako saioarekin. Negu hartan, birritan saiatu ziren Manaslura igotzen, bietan lortu ez zuten arren.
1998an, ahalegin handiarekin, Dhaulagiriko tontorrera iritsi ziren, Oiarzabalekin batera. Urte berean, Gyala Bari zazpimilakora saiatu ziren igotzen, alferrik.
1999ko uztailean, Nanga Parbat mendian, bi anaiek parte hartu zuten mendizale kolonbiar baten erreskatean, tontorrera egun batzuk geroago igo baino lehen.[2] Hori dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak omendu zituen.
2000ko udaberrian, azkenean, Manasluko gailurrera heldu ziren. Hamabi zortzimilako igotzea lortu zuen, azkena Gasherbrum II izan zen urte hartako uztailaren 28an. Baina tontorretik jaisten ari zela, 400 metrotik behera amildu zen eta bertan hil.[3] Haren gorpua Gasherbrum IIn bertan dago.
Igotako zortzimilakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Honako hauek dira Felixek igo zituen zortzimilakoak:
- 1995:
- Irailaren 11an: Cho Oyu (8.201 m), Tibet
- Irailaren 27an: Lhotse (8.516 m), Nepal.
- 1996:
- Maiatzaren 6an: Kanchenjunga (8.586 m), Nepal
- Urriaren 11an: Shisha Pangma (8.046 m), Tibet.
- 1997ko uztailaren 13an:
- Broad Peak (8.047 m), Pakistan.
- 1998ko maiatzaren 22an:
- Dhaulagiri (8.167 m), Nepal.
- 1999ko uztailaren 29an:
- Nanga Parbat (8.125 m), Pakistan.
- 2000:
- Apirilaren 25ean: Manaslu (8.163 m), Nepal
- Uztailaren 28an: Gasherbrum II (8.035 m), Pakistan.
Munduko beste tontorretan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1987: Mont Blanc (4.808 m, Alpeak)
- 1989: El Capitan (2.307 m, Yosemite)
- 1997: Mount Cook (3.724 m, Hegoaldeko Alpeak)
- 2007: Cerro Torre (Patagonia)
Omenaldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mikel Urdangarinek "Non geratzen den denbora" abestia eskaini zion, Espilue diskoaren barruan (2000).[4]
- Maialen Lujanbiok bertso bat eskaini zion:
« | Irratiak eman zuen elur-jauzien abisu, |
» |
- 2001ean "Felix Iñurrategi Fundazioa" sortu zuten Karakorumen bizi den jendea laguntzeko.
- 2020an, Felixen heriotzaren 20. urteurrenean, "Iñurrategi anaiak" izenburuko komikia kaleratu zuten omenaldi gisa, biografiaren errepaso zabala eginda.[5]
Lotutako bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Gure Himalaya". Felix eta Alberto Iñurrategi. Testua: Koldo Izagirre. Kutxa Fundazioa, 1998. ISBN 84-71733420.
- "Hire Himalaya". Alberto Iñurrategi. BBK, 2002. ISBN 84-95653-27-3.
- "Mendi minez". Ramon Olasagasti. Elkar, 2007. ISBN 978-84-9783-450-6
- "Iñurrategi anaiak". Ramon Olasagasti eta Cesar Llaguno. Sua edizioak, 2020. ISBN 978-84-8216-770-1.
- "Bihar ere argituko dik, Felix" (Alberto Iñurrategi, Asier Aranguren eta Andoni Egaña, 2001).
- "Patagonia. Haizearen orratzak" (Alberto Iñurrategi, 2001).[6]
- "Hire Himalaya" (Alberto Iñurrategi, 2003).
- "Gure Himalaya" (Alberto Iñurrategi, 2004).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Eizagirre, Estitxu. «Bertso eskolek 25 urte» Argia.
- ↑ "Al filo de lo imposible y los hermanos Iñurrategui en el campo base del Nanga Parbat (8.125 metros)".
- ↑ "Muere Felix Iñurrategi al descender del Gasherbrum II" (Barrabes).
- ↑ "Non geratzen den denbora" (Youtube).
- ↑ "Iñurrategi anaiak. Mendiari bihotz emanak" (Txalaparta).
- ↑ "Patagonia. Haizearen orratzak". On-line ikus-entzuteko.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) (Ingelesez) Felix Iñurrategi Baltistan Fundazioa
- (Gaztelaniaz) "Gasherbrum II. Hasta siempre, Felix. Último ochomil de Felix Iñurrategi" (Txarrantxa).
- (Gaztelaniaz) "Iñurrategi Iriarte, Alberto y Félix" (Auñamendi).