Erreaktibotasun
Erreaktibotasuna substantzia batek erreakzio kimiko bat jasatean erakusten duen erreakzio-abiadura da. Konposatu kimiko puruetan, erreaktibotasuna laginaren propietate fisikoen araberakoa da. Esaterako, substantzia bat ehotzen bada, bere azalera espezifikoa handitu egiten da eta bere erreaktibotasuna ere emendatu egiten da. Konposatu ezpuruetan, erreaktibotasunak ezpurutasunen eragina jasaten du. Konposatu kristalinoetan, forma kristalinoak eragina izan dezake erreaktibotasunean. Edozein kasutan, erreaktibotasunaren baldintzatzaile nagusia konposatuaren propietate subatomikoak dira.
Erreaktibotasunaren zergatia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oro har, erreakzio kimikoak gertatzen direnean, konposatu kimikoak egoera egonkorragora igarotzeko izaten da. Kimika kuantikoak sakonago eta zehatzago azaltzen du arrazoi hau.
Sistema bateko elektroiek egonkortasun handiagoa eduki dezaten, orbital atomikoek beterik, edo ahalik eta beteen, egon behar dute. Esaterako, hidrogeno-atomo bakarti batek elektroi bakarra dauka bere lehen orbitalean, baina orbital horrek beterik egoteko bi elektroi behar ditu. Orduan, bi hidrogeno-atomok erreakzionatu eta H2 eratzen dutenean, egonkortasun handiagoa lortzen dute (100 kilokaloria moleko, edo 420 kilojoule moleko).
Arrazoi beragatik, karbonoak ia beti lau lotura kimiko eratzen ditu. Bere balentzia-konfigurazioa 2s2 2p2 da, alegia, erdi beterik. Erdi beterik egotetik erabat beterik egotera igarotzeko behar duen aktibazio energia hain txikia da, erreakzioa ia erabatekoa izaten dela. Prozesu honetan energia-kantitate esanguratsua askatzen da. Lau lotura berdinen konfigurazio honi sp3 hibridazio deritzo.
Zinetika kimikoa eta erreaktibotasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreakzio jakin baten abiadura,
- Erreakzionatzaileak → Produktuak
ondoko legeak zehazten du:
non erreakzio-abiadura kontzentrazio molarrean erreakzioaren unerik geldoeneko segundo batean dagoen aldaketa den, [A] erreakzionatzaile guztiek ordena zuzenean (erreakzio-ordena deitzen dena) daudenean daukaten kontzentrazio molarraren produktua den, eta k erreakzio-konstantea den (zirkunstantzia-multzo jakin baten funtzioan, normalean tenperatura eta presio konstanteetan, eta kontzentrazioarekiko modu independentean). Konposatu baten erreaktibotasuna handiagoa izango da k-ren balioa altuagoa denean eta abiadura handiagoa denean. Esaterako,
- A+B → C+D
bada, orduan:
non n A-ren erreakzio-ordena den, m B-ren erreakzio-ordena den, n+m erreakzio osoaren ordena den, eta k konstantea den.