[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Elkarrizketa (kazetaritza)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau kazetaritzako generoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Elkarrizketa (argipena)».
Elkarrizketan gutxienez bi rol egoten dira: elkarrizketatzailea, batez ere galderak egiten dituena, eta elkarrizketatua, batez ere erantzunak ematen dituena.
Argazkian elkarrizketatzaile talde bat, eskuinean, musikari bati, elkarrizketatuari, ezkerrean, elkarrizketa grabatzen.

Kazetaritza alorrean, elkarrizketa genero klasiko bat da, non tradizionalki kazetariakelkarrizketatzaileak— batez ere galderak egiten dituen eta kazetariek hautatutako pertsona batek —elkarrizketatuak— erantzunak ematen dituen. Kazetaria, normalean, gai jakin baten inguruan aritzen da, eta galderak prestatuta edo pentsatuta eramaten ditu.

Elkarrizketa telebistan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Genero dialogiko eta apelatiboen artean, genero nagusia da. Genero horien artean, galdetegia, prentsa konferentzia, estudioko gurpil informatiboa eta eztabaida saioak hartu ahal ditugu.

Elkarrizketa prentsan eta telebistan: ezberdintasunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkarrizketa, telebistaren arloan, prentsatik eratorria da. Prentsako kazetariek sartu zuten telebistan, behin XX. mendean ikus-entzunezko hedabideek arrakasta lortutakoan. Prentsan, elkarrizketa erreportajeen osagarri zen gehienbat; kazetariari datuak emateko erabilitako azpigeneroa, alegia. Elkarrizketaren bidez, berriemaileak datuak lortzen zituen eta horrela geroago idatzikoa erreportajean sartzen zituen. Elkarrizketa ez zen bakarka sarriro erabiltzen. Telebistan, aldiz, elkarrizketak garrantzi handia du, elkarrizketatuak eta elkarrizketagilea agertzen direlako, deklarazioak beren horretan ageri direlako iragazkirik gabe. Elkarrizketa elkarrizketatuaren nortasunaren isla da, eta hitzekin batera keinuak eta gogoaren egoera ere ikusten eta entzuten du ikusleak elkarrizketa plazaratzen dutenean telebistatik.

Prentsa idatzian elkarrizketak ez dira hainbeste prestatzen. Telebistan, ostera, ondo pentsatu behar da zer galdetuko dugun, ondo aukeratu behar da elkarrizketa egiteko lekua, ondo atondu behar da argi sistema. Prentsa idatzian, elkarrizketatua ez da hain urduri, jakin badaki zenbait hitz elkarrizketagilearekin bakarrik partekatu ahal dituela; horregatik, batzuetan elkarrizketatuak "hau gure artean gera dadila" esaten du, elkarrizketa prentsa idatzirako baldin bada. Formalitate txikiagoa dago prentsa idatziko elkarrizketan, telebistakoan baino.

Horrez gain, prentsa idatziko elkarrizketan erraza da deklarazioak okertzea, elkarrizketatuak egindako hitzak desitxuratzea, elkarrizketako zati batzuk ezkutatzea eta beste batzuk argitara ematea. Telebistan, zuzeneko elkarrizketak direnean, hori ez da gertatzen, elkarrizketatuak emandako hitzak eta irudiak hor daudelako. Baina manipulatu daiteke elkarrizketa grabatua baldin bada, eta ez zuzenean emandakoa; aski da grabatutakoaren zatiren bat kentzea, adibidez. Prentsa idatzian berriemaileak bi aukera ditu: elkarrizketatuaren hitzak idatziz jasotzea, edo grabazioa egitea. Azken bolada honetan telefono mugikorrak erabiltzen dira grabazioak egiteko. Telebistan, aldiz, grabazioa estudioetan edo kanpoan egiten da, eta zuzenean edo geroagoko saio batean ematen da. Azkenik, emanaldia bukatutakoan, telebistako elkarrizketa hori telebista kate horren artxiboan gordetzen da.

Telebista elkarrizketan oso garrantzitsua izaten da elkarrizketatuaren elementu paralinguistikoak hartzea. Horregatik, batzuetan, bi edo hiru kamera erabiltzen dira elkarrizketan parte hartzen duten pertsonen adierazkortasun keinuak ondo harrapatzeko.

CBS katearen jarraibideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuetako CBS kateak jarraibide hauek eman ditu telebistako elkarrizketak ondo egiteko:[1]

  1. Ahalik eta gehien jakin behar du berriemaileak gaiaz. Ondo ikertu behar da pertsonaian edo elkarrizketatua mugitzen den gaian. Zenbat eta gehiago jakin elkarrizketatuaz, orduan eta hobeto eginen dugu elkarrizketa, bistan denez. Pertsonaiaren sinesmenak, gogoetak, artikuluak eta pasadizoak baldin badakizki berriemaileak, elkarrizketa osotuagoa edo interesgarriagoa izan ahal da.
  2. Elkarrizketa zuzenean eginez gero, berriemaileak birritan pentsatu behar ditu galderak egin baino lehen.
  3. Arreta jarri behar diegu elkarrizketatuak egiten dituen deklarazioei, horrela datu interesgarriak edo aldez aurretik galdetegian ez zeudenak aterarazteko. Sarritan, elkarrizketatuak norabidea markatzen du eta berriemaileak jarraitu egin behar dio, aurretik prestatutako galderak albo batera utzita. Berriemaileak gainera ez du galderarik egin behar, baldin eta elkarrizketatuak aldez aurretik galdera horiei nola edo hala erantzun badie. Hortaz, elkarrizketatuak esaten duena arretaz adituko dugu elkarrizketa egin bitartean.
  4. Galderak gaiarekin zerikusi dutenak izan behar dira, hau da, galdera aproposak elkarrizketan dugun planteamendu eta helburuekin.

Asmatutako elkarrizketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazetaritzan eta literaturan badago elkarrizketaren aldaera bat: asmatutako elkarrizketa. Elkarrizketa benetakoa nekez lor daitekeenean[2], hilik dauden pertsonaiei egindako elkarrizketak, etab.

Miel Anjel Elustondo. Elkarrizketagile aparta eta "asmatutako elkarrizketa" generoa jorratu duen idazle eta argazkilaria.

2022an Rikardo Arregi kazetaritza saria jaso zuen, BERRIAn argitaratutako 'Tonban ehortzirik' elkarrizketa sortagatik.[3] Asmatutako bost elkarrizketa hauek argitaratu zituen sorta horretan:[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) CBS TV Network Primetime, Daytime, Late Night and Classic Television Shows. (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
  2. (Gaztelaniaz) Karma, El. (2022-07-03). «Entrebestia: Ignacio Sánchez Galán “Tonto es el que hace tonterías”» Humorenlared.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).
  3. Arruabarrena, Julen Otaegi Leonet-Jone. «Miel A. Elustondori eman diote Rikardo Arregi kazetaritza saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-12-01).
  4. Elustondo, Miel A.. (2022). «Tonban ehortzirik» Berria (Berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2022-12-01).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]