Damnatio memoriae
Itxura
Damnatio memoriae latinezko esapidea da, literalki oroimenaren kondenazioa esanahia duena. Hildako baten ohorea zapuzteko era izan zen, batez ere traidoretzat jotzen zirenean. Helburua pertsona horren arrastoa bizitza publikotik ezabatzea zen, inoiz existitu ez balitz bezala, Erromaren ohorea gorde ahal izateko. Baliteke gizarte horretarako zigor gogorrena izana.
Ospe txarreko enperadore askok zigor hori jaso zuten. Lehenengoa Kaligula izan zen. Neron, Komodo eta Getari ere damanatio memoriae eman zien Senatuak. Enperadore hauen izenak eraikin publikoetatik kentzen ziren eta haien estatuak eraisten zituzten.
Kondenatutako Erromako enperadoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira zigor hori jaso zuten zenbait enperadorek:[1]
- Kaligula
- Neron
- Galba
- Vitelio
- Oton
- Domiziano
- Komodo
- Klodio Albino
- Geta
- Makrino
- Heliogabalo
- Maximino Trax
- Pupieno
- Balbino
- Filipo Arabiarra
- Treboniano Galo
- Emiliano
- Karo
- Numeriano
- Karino
- Maximiano
- Maximino Daia
- Maxentzio
- Lizinio
- Konstantino II.a
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez): "Damnatio memoriae" Livius.org-en.