Bizas
Itxura
Bizas | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Familia | |
Aita | Poseidon |
Ama | Zeroesa |
Ezkontidea(k) | Phidalia (en) |
Bizas (antzinako grezieraz Βύζας, grezieraz Βύζαντας) Bizantzio sortu zuen errege erdi-kondairazkoa da.
Bizantzioren sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizas, Nisos erregearen semea (grezieraz Νίσος), Megara hiri doriarreko kolonizatzailea zen. Delfosko Apoloren orakuluari galdekatu ostean, honek Itsuen Lurraren beste ertzean ezartzeko agindu zion. Megarako kolono batzuen buru zela, hiri bat sortu zuen Urrezko Adarrak Bosforoarekin elkartzen den penintsulan, Marmara itsasotik gertu, Kaltzedonia hiriaren beste ertzean. Bere arabera, kaltzedoniarrak itsutzat jo zituen, ez baitzituzten ikusi beste ertzeko (europar aldeko) lurren onura handiak. Horrela, Bizasek K. a. 667 inguruan herria sortu eta bere omenezko izena eman zion: Bizantzio.
Poseidonen semea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Greziar mitologian, Bizas Poseidonen semea zen.