Bob Dylan
Robert Allen Zimmerman (Duluth, Minnesota, 1941eko maiatzaren 24), Bob Dylan izengoitiz ezaguna, estatubatuar musikari, abeslari eta olerkaria da. Haren lanik ospetsuena 1960ko hamarkadakoa bada ere, sei hamarkadaz aritu da eszena gainean.
Haren kanta batzuk, hala nola "Blowin' in the Wind", "Masters of War" eta "The Times They Are a-Changin'", gerraren kontrako ereserki bilakatu dira. Izan ere, kanten letretan ohiko hizpide da politika, era literarioan eta filosofikoan. Haren estiloa zabalduz joan da, denborak aurrera egin ahala. Amerikako Estatu Batuetako musika joera andanari atxiki zaio, hala nola folkari, countryari, bluesi, rockari, zelta musikari, jazzari eta abarri.
Dylanen jogailuak gitarra, teklatua eta harmonika dira. Aldatzen den musika talde batek lagunduta, 1980ko hamarkadatik dabil biran, amaierarik gabeko bira deitu baitzaio. Zuzeneko emanaldiek bere karreran parte-hartze handia izan badute ere, Dylanen musikagintzak jaso ditu kritika beroenak. 2016ko urriaren 13an, Suediako Akademiak Literaturako Nobel saria eman zion, adierazpen poetiko berria sortzeagatik, Amerikan dagoen musika tradizioen barruan.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bob Dylan, Robert Allen Zimmerman izenarekin jaio zen, 1941. urteko maiatzaren 24an Duluthen, hau Minnesotako herri bat da. Bere aitak petrolio lantegi batentzat lan egiten zuelako bizi ziren han. 1947. urtean familia beste herri batera bizitzera joan zen, han Bob poemak irakurtzen hasi zen eta musikarekiko interesa handituz joan zitzaion, bertan pianoa eta gitarra jotzen ikasi zuen.
1959. urtean Dylan Minnesotako Unibertsitatera sartu zen. Hiri handi batera bizitzera joan izanak ate asko ireki zizkion, musika estilo asko ezagutuz, country musikatik rock musikaraino.
Ikasketetan ez zebilen oso ondo eta bakarlari bezala hasi zen, gaueko lokaletan musika jotzen. Berak bakarrik jotzen zuen beti, bere gitarra eta harmonikarekin. Garai hartan Bob Dylan izen artistikoa hartu zuen, Dylan Thomas poetaren omenez.
Azkenean Minnesota uztea erabaki eta 1961ean New Yorkera joan zen bizitzera. Bertan asko miresten zituen folk musikariak ezagutu zituen eta bere lehenengo abestiak egiten hasi zen, adibidez “Song to Woody”. New Yorkera lekualdatu zelarik hasi zen Greenwich Villageko tabernetan jotzen, eta bertan ezagutu zuen John Hammond produktorea; harekin grabatuko zuen bere lehen diskoa.[1]
The New York Times egunkarian agertutako kritika batzuen ondorioz Columbia Records diskoetxeak kontratatu zuen, eta disko bat grabatzeko aukera eman zioten. Disko honek “Bob Dylan” izena du. Disko honetan Folk eta Blues abesti ospetsuak zeuden, eta Dylanek sortutako bi abesti.
1963. urtean bere bigarren albuma kaleratzen da, “The FreeWheelin”. Lan honetan 1960. hamarkadako sinbolo izango diren bi abesti agertzen dira, “Blowin' in the Wind” eta “A Hard Rain's a-Gonna Fall”.
“Blowin' in the Wind” abestiak disko hau singleen bigarren postura bultzatu zuen.
Boben hirugarren diskoa “The Times They Are a-Changin'” deitzen zen, eta aurreko diskoen bidea jarraitzen zuen. Garai honetan Bob Dylan protesta mugimenduen buruetako bat zen, eta protesta hauen omenez “Restless Farewell” abestia konposatu zuen. Denbora gutxira “Another Side of Bob Dylan” kaleratzen du.
1965. urtearen hasieran bere album berria grabatzen hasten da, “Bringing It All Back Home”, bertan abesti batzuk akustikoan eta beste batzuk elektrikoan datoz. Disko hau Bob Dylanek egiten duen disko konplexuena da orain arte, konposizio musikalaren aldetik.
Joan Baez abeslariarekin zuen erlazioa puskatu ondoren, Dylan Sara Lowndesekin ezkondu zen. Biek batera “Highway 61 Revisited” albuma atera zuten, disko honetan zetorren “Like a Rolling Stone” abestia. Disko honen ondoren “Blonde On Blonde” atera zuen, hau Nashvillen grabatu zuten 1966. urtearen hasieran.
Ingalaterran eginiko gira arrakastatsu baten ondoren, Bob Dylan bere belaunaldiko ahotsik famatuena egin zen.
Baina, handik gutxira moto istripu garrantzitsu bat izan zuen, honek etxean denboraldi luze batez garatzean behartu zion.
Istripu larri honen ondoren “John Wesley Harding” plazaratu zuen, disko honek, estatubatuar zerrendetako lehen postuetan egotea lortu zuen, eta salmenta izugarriak izan zituen. Gainera, musikako poeta handietako bat zela onartu zen.
Bere hurrengo albuma “Nashville Skyline” izan zen, eta honek bere jarraitzaile guztiak txundituta utzi zituen bere country musika zela eta. Arrakasta honek hutsegite handi bat ekarri zuen.
1970. urtean beste album bat atera zuen, “Self Portrait”. Dylanek beste disko bat egin zuen “Self Portrait” ondoren, “New Morning” eta hau egiteko lau hilabete baino ez zituen behar izan zituen.
Bere kontzertua “Concert for Bangladeshen”, George Harrisonek antolatua, bere lehen kontzertua izan zen Amerikako Estatu Batuetako publikoaren aurrean, bost urte lehenagoko istripuaren ondoren.
Denbora honetan Bob Dylanek pelikula batzuetan parte hartu zuen. Adibidez “Pat Garrett And Billy The Kid”. Pelikula hauek ez zuten arrakastarik izango Bob Dylanen musikarengatik izango ez balitz.
Bere hurrengo lanarekin “Planet Waves” zerrendetan lehen postura igotzea lortu zuen. Bere emaztearekin dibortziatu ondoren “Blood OnTthe Tracks” diskoa atera zuen bere sentimenduak adierazteko.
“Desire” diskoarekin berriz ere lehen postuan egotea lortu zuen. Disko honek “Hurricane” abestia zekarren. Gai hau Rubin Hurricane Carter boxeolariaren omenez eginda zegoen. Desire hitzak Bob Dylanen itzulera esan nahi du.
Beste arrakasta disko bat atera zuen. “Slow Train Coming”. Honekin Grammy bat lortu zuen Rock abeslari bezala.
Atera zituen hurrengo diskoak “Saved” eta “Infidels” izan ziren, eta Bobekin batera Mark Knopfler eta Dire Straitsen gitarra-jotzaileak ukitu oso berezia eman zioten.
Hurrengo diskoa “Empire Burlesque” izan zen, Dylanek bakarrik egina eta “Infields” aurreko diskoa baino hobea. 1990. urtean “Under the Red Sky” atera zen eta onen atzean “Good As I Been To You” eta “World Gone Wrong”
1997ko irailean “Time Out Of Mind” plazaratu zuen eta honekin bere lehen urrezko diska irabazi zuen.
Maiatzean Bob Dylan ospitalera eraman zuten bihotza gaizki zuelako , baina azkenean ondo jarri zen.
2016ko urrian Suediako Akademiak "amerikar musikagintza tradizioaren barruan adierazpide poetiko berriak sortu dituelako" Bob Dylani Literaturako Nobel Saria ematea erabaki zuen.[2]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diskoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bob Dylan (1962)
- The Freewheelin' Bob Dylan (1963)
- The Times They Are a-Changin' (1964)
- Another Side of Bob Dylan (1964)
- Bringing It All Back Home (1965)
- Highway 61 Revisited (1965)
- Blonde on Blonde (1966)
- John Wesley Harding (1967)
- Nashville Skyline (1969)
- Self Portrait (1970)
- New Morning (1970)
- Pat Garrett & Billy the Kid (1973)
- Dylan (1973)
- Planet Waves (1974)
- Blood on the Tracks (1975)
- The Basement Tapes (1975)
- Desire (1976)
- Street Legal (1978)
- Slow Train Coming (1979)
- Saved (1980)
- Shot of Love (1981)
- Infidels (1983)
- Empire Burlesque (1985)
- Knocked Out Loaded (1986)
- Down in the Groove (1988)
- Oh Mercy (1989)
- Under the Red Sky (1990)
- Good as I Been to You (1992)
- World Gone Wrong (1993)
- Time Out of Mind (1997)
- Love and Theft (2001)
- Modern Times (2006)
- Together Through Life (2009)
- Christmas in the Heart (2009)
- Tempest (2012)
- Shadows in the Night (2015)
- Fallen Angels (2016)
Idazlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dylanek Tarantula prosa poetikoko liburua argitaratu zuen, baita ere Chronicles: Volume One (bere memorien lehenengo zatia), bere letren bildumak eta beste zenbait liburu ere. Euskaraz, ez dago Dylanen lan idatzirik editatuta, baina Juan Garzia itzultzaileak Dylanen hainbat kantu euskaratu zituen Senez Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartearen aldizkarirako, 1999an.[2]
Bob Dylan Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bob Dylanek hamalau aldiz abestu du, oraingoz, Euskal Herrian. Hona hemen emanaldi horiek, jokatutako abestiak eta harekin batera aritu diren musikariak:
- Donostia (Anoetako belodromoa), 1989ko ekainaren 17a.
Abestiak:
- Subterranean Homesick Blues
- I'll Remember You
- John Brown
- You're A Big Girl Now
- Shot Of Love
- Stuck Inside Of Mobile With The Memphis Blues Again
- It Ain't Me, Babe
- Don't Think Twice, It's All Right
- Mr. Tambourine Man
- All Along The Watchtower
- Silvio (Bob Dylan eta Robert Hunter)
- In The Garden
- Like A Rolling Stone
- Blowin' In The Wind
- To Ramona
- Maggie's Farm
Musikari Taldea:
- Bob Dylan (ahotsa, gitarra eta ahoko soinua),
- G. E. Smith (gitarra),
- Tony Garnier (baxua),
- Christopher Parker (bateria).
- Gasteiz (Araba Arena), 1993ko uztailaren 2a.
Abestiak:
- Hard Times (Stephen Foster)
- Stuck Inside Of Mobile With The Memphis Blues Again
- All Along The Watchtower
- Just Like A Woman
- Tangled Up In Blue
- Born In Time
- Watching The River Flow
- Little Moses (Bert A. Williams/Earle C. Jones)
- Tomorrow Night (Sam Coslow/Will Grosz)
- Boots Of Spanish Leather
- Don't Think Twice, It's All Right
- Cat's In The Well
- I And I
- Simple Twist Of Fate
- Maggie's Farm
- Rainy Day Women # 12 eta 35
- It Ain't Me, Babe
Musikari Taldea:
- Bob Dylan (ahotsa , gitarra eta ahoko soinua),
- Bucky Baxter (gitarra pedal steel, gitarra slide elektrikoa, mandolina elektrikoa eta eskusoinua),
- John Jackson (gitarra),
- Tony Garnier (baxua),
- Winston Watson (bateria eta perkusioa).
- Bilbo (Zezen Plaza), 1995eko uztailaren 16a.
Abestiak:
- Crash On The Levee (Down In The Flood)
- If Not For You
- All Along The Watchtower
- Born In Time
- I'll Be Your Baby Tonight
- Silvio (Bob Dylan eta Robert Hunter)
- Mr. Tambourine Man
- Masters Of War
- It's All Over Now, Baby Blue
- God Knows
- Disease Of Conceit
- Leopard-Skin Pill-Box Hat
- Like A Rolling Stone
- It Ain't Me, Babe
- Rainy Day Women # 12 eta 35
Musikari Taldea:
- Bob Dylan (ahotsa, gitarra eta ahoko soinua.),
- Bucky Baxter (gitarra pedal steel gitarra eta gitarra slide elektrikoa),
- John Jackson (gitarra),
- Tony Garnier (baxua),
- Winston Watson (bateria eta perkusioa).
- Donostia (Anoetako belodromoa), 1999ko apirilaren 11.
Abestiak:
- Friend Of The Devil (Jerry Garcia - Robert Hunter - John Dawson)
- My Back Pages
- Masters Of War
- It's All Over Now, Baby Blue
- Tomorrow Is A Long Time
- Tangled Up In Blue
- One Too Many Mornings
- Everything Is Broken
- Not Dark Yet
- Stuck Inside Of Mobile With The Memphis Blues Again
- Just Like A Woman
- Highway 61 Revisited
- Love Sick
- Maggie's Farm
- Blowin' In The Wind
- Not Fade Away (Norman Petty/Charles Hardin)
Musikari Taldea:
- Bob Dylan (ahotsa, gitarra eta ahoko soinua),
- Bucky Baxter (gitarra pedal steel gitarra eta gitarra slide elektrikoa),
- Larry Campbell (gitarra),
- Tony Garnier (baxua),
- David Kemper (bateria eta perkusioa).
- Donostia (Zurriolako hondartza), 2006ko uztailaren 10a.
Bakearen Aldeko Kontzertua. Abestiak:
- Maggie's Farm
- The Times They Are A-Changin'
- Down Along The Cove
- To Ramona
- It's Alright, Ma (I'm Only Bleeding)
- Girl From The North Country
- Highway 61 Revisited
- Mr. Tambourine Man
- I'll Be Your Baby Tonight
- Tweedle Dee eta Tweedle Dum
- Don't Think Twice, It's All Right
- Summer Days
- Like A Rolling Stone
- All Along The Watchtower
Musikari Taldea:
- Bob Dylan (ahotsa, ahoko soinua eta teklatua),
- Stu Kimball (gitarra),
- Denny Freeman (gitarra),
- Donnie Herron (biolina, mandolin eta gitarra pedal steel),
- Tony Garnier (baxua),
- George Receli (bateria eta perkusioa).
- Iruñea (Anaitasuna kiroldegia), 2008ko ekainaren 24a.
Abestiak:
- Cat's In The Well
- Love Minus Zero/No Limit
- The Levee's Gonna Break
- John Brown
- Sugar Baby
- High Water (for Charlie Patton)
- Workingman's Blues #2
- Tangled Up In Blue
- Masters Of War
- It's Alright, Ma (I'm Only Bleeding)
- Beyond The Horizon
- Highway 61 Revisited
- Nettie Moore
- Summer Days
- Ain't Talkin'
- Thunder On The Mountain
- Blowin' In The Wind
Musikari Taldea:
- Bob Dylan (ahotsa, ahoko soinua eta teklatua),
- Stu Kimball (gitarra),
- Denny Freeman (gitarra),
- Donnie Herron (biolina, mandolin, banjoa eta gitarra steel),
- Tony Garnier (baxua),
- George Receli (bateria eta perkusioa).
- Gasteiz (Azkena Rock Festival), 2010eko ekainaren 26a.
Abestiak:
- Rainy Day Women # 12 & 35
- Don't Think Twice, It's All Right
- Stuck Inside Of Mobile With The Memphis Blues Again
- Just Like A Woman
- Honest With Me
- Simple Twist Of Fate
- High Water (for Charlie Patton)
- Blind Willie McTell
- Highway 61 Revisited
- Shelter From The Storm
- Thunder On The Mountain
- Ballad Of A Thin Man
- Like A Rolling Stone
Musikari Taldea:
- Bob Dylan (ahotsa, gitarra, ahoko soinua eta teklatua),
- Stu Kimball (gitarra),
- Charlie Sexton (gitarra),
- Donnie Herron(biolina, mandolin, banjoa eta gitarra steel),
- Tony Garnier (baxua),
- George Receli (bateria eta perkusioa).
- Bilbo (Guggenheim Museoa), 2012ko uztailaren 11.
Abestiak:
- Leopard-Skin Pill-Box Hat
- Man In The Long Black Coat
- Things Have Changed
- Tangled Up In Blue
- Rollin' And Tumblin'
- Spirit On The Water
- Summer Days
- A Hard Rain's A-Gonna Fall
- High Water (for Charlie Patton)
- Simple Twist Of Fate
- Highway 61 Revisited
- Can't Wait
- Thunder On The Mountain
- Ballad Of A Thin Man
- Like A Rolling Stone
- All Along The Watchtower
- Blowin' In The Wind
Musikari Taldea:
- Bob Dylan (ahotsa, piano, gitarra, ahoko soinua eta teklatua),
- Stu Kimball (gitarra),
- Charlie Sexton (gitarra),
- Donnie Herron (biolina, mandolin, banjoa eta gitarra steel),
- Tony Garnier (baxua),
- George Receli (bateria eta perkusioa).
- Baiona (Baiona Arena), 2012ko uztailaren 20a.
Abestiak:
- Leopard-Skin Pill-Box Hat
- Love Minus Zero/No Limit
- Things Have Changed
- Tangled Up In Blue
- Tweedle Dee & Tweedle Dum
- Desolation Row
- The Levee's Gonna Break
- Make You Feel My Love
- Honest With Me
- Spirit On The Water
- Highway 61 Revisited
- Forgetful Heart (Bob Dylan-Robert Hunter/Bob Dylan)
- Thunder On The Mountain
- Ballad Of A Thin Man
- Like A Rolling Stone
- All Along The Watchtower
- Blowin' In The Wind
Musikari Taldea:
- Bob Dylan (ahotsa, piano, gitarra, ahoko soinua eta teklatua),
- Stu Kimball (gitarra),
- Charlie Sexton (gitarra),
- Donnie Herron (biolina, mandolin, banjoa eta gitarra steel),
- Tony Garnier (baxua),
- George Receli (bateria eta perkusioa).
- Donostia (Donostia Arena), 2015eko uztailaren 11.
Abestiak:
- Things Have Changed
- She Belongs To Me
- Beyond Here Lies Nothin' (Bob Dylan-Robert Hunter/Bob Dylan)
- Workingman's Blues #2
- Duquesne Whistle (Bob Dylan-Robert Hunter/Bob Dylan)
- Waiting For You
- Pay In Blood
- That Lucky Old Sun (Beasley Smith, Haven Gillespie)
- Tangled Up In Blue
- High Water (For Charley Patton)
- Simple Twist Of Fate
- Early Roman Kings
- Forgetful Heart (Bob Dylan-Robert Hunter/Bob Dylan)
- Spirit On The Water
- Scarlet Town
- Soon After Midnight
- Long And Wasted Years
- Autumn Leaves (Joseph Kosma, Johnny Mercer, Jacques Prevert)
- Blowin' In The Wind
- Love Sick
Musikari Taldea:
- Bob Dylan (ahotsa, piano, ahoko soinua),
- Stu Kimball (gitarra eta marakak)
- Charlie Sexton (gitarra)
- Donnie Herron (biolina, mandolina, banjoa eta gitarra steel)
- Tony Garnier (baxua)
- George Receli (bateria eta perkusioa).
Iruña (Nafarroa Arena), 2019ko Apirilaren 25a.
Abestiak:
1. Things Have Changed
2. It Ain't Me, Babe
3. Highway 61 Revisited
4. Simple Twist Of Fate
5. Cry A While
6. When I Paint My Masterpiece
7. Honest With Me
8. Tryin' To Get To Heaven
9. Scarlet Town
10. Make You Feel My Love
11. Pay In Blood
12. Like A Rolling Stone
13. Early Roman Kings
14. Don't Think Twice, It's All Right
15. Love Sick
16. Thunder On The Mountain
17. Soon After Midnight
18. Gotta Serve Somebody
19. Blowin' In The Wind
20. It Takes A Lot To Laugh, It Takes A Train To Cry
Musikari Taldea:
- Bob Dylan (ahotsa, piano, ahoko soinua),
- Charlie Sexton (gitarra)
- Donnie Herron (biolina, mandolina, banjoa eta gitarra steel)
- Tony Garnier (baxua)
- George Receli (bateria eta perkusioa).
Bilbo (Bizkaia Arena), 2019ko Apirilaren 26a.
Abestiak:
1. Things Have Changed
2. It Ain't Me, Babe
3. Highway 61 Revisited
4. Simple Twist Of Fate
5. Dignity
6. When I Paint My Masterpiece
7. Honest With Me
8. Tryin' To Get To Heaven
9. Scarlet Town
10. Make You Feel My Love
11. Pay In Blood
12. Like A Rolling Stone
13. Early Roman Kings
14. Don't Think Twice, It's All Right
15. Love Sick
16. Thunder On The Mountain
17. Soon After Midnight
18. Gotta Serve Somebody
19. Blowin' In The Wind
20. It Takes A Lot To Laugh, It Takes A Train To Cry
Musikari Taldea:
- Bob Dylan (ahotsa, piano, ahoko soinua)
- Charlie Sexton (gitarra)
- Donnie Herron (biolina, mandolina, banjoa eta gitarra steel)
- Tony Garnier (baxua)
- George Receli (bateria eta perkusioa).
Donostia (Kursaal Auditorioa), 2023ko Ekainaren 19an
Abestiak:
1. Watching The River Flow
2. Most Likely You Go Your Way (and I'll Go Mine)
3. I Contain Multitudes
4. False Prophet
5. When I Paint My Masterpiece
6. Black Rider
7. My Own Version of You
8. I'll Be Your Baby Tonight
9. Crossing The Rubicon
10. To Be Alone With You
11. Key West (Philosopher Pirate)
12. Gotta Serve Somebody
13. I've Made Up My Mind To Give Myself To You
14. That Old Black Magic
15. Mother of Muses
16. Goodbye Jimmy Reed
17. Every Grain of Sand
Musikari Taldea:
- Bob Dylan (ahotsa, piano, ahoko soinua)
- Bob Britt (gitarra)
- Doug Lancio (guitar)
- Donnie Herron (biolina, electric mandolina, eta gitarra steel),
- Tony Garnier (baxua)
- Jerry Pentecost (bateria eta perkusioa)
Donostia (Kursaal Auditorioa), 2023ko Ekainaren 20an
Abestiak:
1. Watching The River Flow
2. Most Likely You Go Your Way (and I'll Go Mine)
3. I Contain Multitudes
4. False Prophet
5. When I Paint My Masterpiece
6. Black Rider
7. My Own Version of You
8. I'll Be Your Baby Tonight
9. Crossing The Rubicon
10. To Be Alone With You
11. Key West (Philosopher Pirate)
12. Gotta Serve Somebody
13. I've Made Up My Mind To Give Myself To You
14. That Old Black Magic
15. Mother of Muses
16. Goodbye Jimmy Reed
17. Every Grain of Sand
Musikari Taldea:
- Bob Dylan (ahotsa, piano, ahoko soinua)
- Bob Britt (gitarra)
- Doug Lancio (guitar)
- Donnie Herron (biolina, electric mandolina, eta gitarra steel),
- Tony Garnier (baxua)
- Jerry Pentecost (bateria eta perkusioa)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Literaturako Nobel saria, Bob Dylanentzat» Berria 2016-10-13.
- ↑ a b EiTB. (2016/10/13). 2016ko Literaturaren Nobel saria, Bob Dylanentzat. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Bob Dylan |
- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- 1941eko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Minnesotarrak
- Bob Dylan
- Lituaniar estatubatuarrak
- 1960ko hamarkadako abeslariak
- 1970eko hamarkadako abeslariak
- 1980ko hamarkadako abeslariak
- 1990eko hamarkadako abeslariak
- 2000ko hamarkadako abeslariak
- Kennedy Sarien irabazleak
- Arteetako Asturiasko Printzesa saridunak
- Literaturako Nobel Saridunak
- Ohorezko Legioko zaldunak
- Kristautasunera judaismotik konbertituak
- Ameriketako Estatu Batuetako Artearen dominadunak