Australiako aborigen
Mota | etnia |
---|---|
Biztanleria (osoa) | 984.000 |
Hizkuntza | Australian Aboriginal languages (en) |
Honen parte | Australiako indigena |
Geografia | |
Estatua | Australia |
Australiako aborigenak Ozeaniako herrialde hartako jatorrizko jendea da, gaur egun gutxiengoa osatzen duena kanpoaldetik etorritako beste komunitate etniko batzuekin batera.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo biztanleak uhartera iritsi ziren orain dela 40.000-70.000 urte.
1788an britainiarrak lurraldea kolonizatzen hasi ziren, eta urte hori baino lehen 315.000-750.000 pertsona han bizi zirela uste dute adituek. Europarrek eramandako gaixotasunek eta indarkeriazko ekintzek populazio hori murriztu zuten urteekin. XX. mendeko hasieran, adibidez, 150.000 aborigen baino ez ziren bizi.
2008ko otsailaren 13an Kevin Rudd lehen ministroak Legebiltzarraren izenean ofizialki barkamena eskatu zien aborigenei "Stolen Generations" direlakoengatik. "Belaunaldi galduak" 1869tik 1969 arte Gobernuak eta Elizak euren gurasoei lapurtutako ume aborigen edo mestizoak dira, ez argitutako arrazoiengatik egindakoa.
Bizilekuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2006ko erroldaren arabera, Australian 455.031 aborigen bizi ziren, biztanle guztien % 2-3 izanda. Gehienak, Hegoaldeko Gales Berrian (138.505) eta Queenslanden (127.578) bizi dira.
Beste lurralde batzuetan hauxe da urte hartako populazioa: Mendebaldeko Australia (58.711), Iparraldeko Lurraldea (53.662), Victoria (30.141), Hegoaldeko Australia (25.557), Tasmania (16.767) eta Australiako Hiriburuaren Lurraldea (3.873).
Bestela, Darwin da populazio aborigenik handiena duen hiriburua.
Hizkuntzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aborigenek ehunka hizkuntza erabiltzen dituzte, horietako asko desagertu badira ere.
Hauek, bi multzo handitan sailkatzen dituzte, alde batetik Pama-Nyungan hizkuntzak (gehienak) eta bestetik Pama-Nyungan ez direnak.
Musika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Didgeridoo ziur aski jatorrizko musika tresnarik ezagunena da munduan zehar, egurrezko haize instrumentua dena.
Pertsonaia ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- David Gulpilil (1953-), aktore eta dantzaria
- Cathy Freeman (1973-), atleta.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) "National Indigenous Times" egunkaria
- (Ingelesez) Aborigenen artea
- Kontaktua 1964: Australiako azken «basatien» galera Erreportajea Argia astekarian (2011-05-29)