[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Arnegi

Koordenatuak: 43°06′33″N 1°16′52″W / 43.1092°N 1.2811°W / 43.1092; -1.2811
Wikipedia, Entziklopedia askea
Arnegi
 Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Jasokuntzeko eliza eta pilotalekua

Bandera


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
EskualdeaGarazi
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaEuskal Mendialdea
Izen ofizialaArnéguy
Auzapeza
(2014-2026)
Catherine Bègue
(independente)
Posta kodea64220
INSEE kodea64047
Herritarraarnegitar
Kokapena
Koordenatuak43°06′33″N 1°16′52″W / 43.1092°N 1.2811°W / 43.1092; -1.2811
Azalera21,21 km2
Garaiera218-1410 metro
Distantzia8,1 km (Donibane Garazitik)
Demografia
Biztanleria237 (2018:  0)
Dentsitatea10,84 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 19,04
Ugalkortasuna[1]‰ 49,04
Ekonomia
Jarduera[1]% 70,78 (2011)
Desberdintasuna[1]% 1,74 (2011)
Langabezia[1]% 4,55 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 65,38 (2010)
Erabilera% 34,21 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera1659ko azaroaren 7a (independentzia)
Webguneawww.arnegi.eus


Arnegi[2][a] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta. Garazi eskualdean dago, Donibane Garazi hiriburutik 8,1 kilometrora. Altuera 218 eta 1 410 metro artekoa da, eta 21,21 km²-ko azalera hartzen du. 2018. urtean 237 biztanle zituen.

Bertako biztanleak arnegitarrak dira.

Arnegi beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:

  • Arranegui (1284)[4]
  • Arranegui de supra (1284)[4]
  • La Ferrière d'Arranegui (1614)[4]
  • Arrenéguy (1614)[4]
  • Arneguy (1614)[4]
  • Rénéguy (XVII. mendea)[5]
  • Notre-Dame d'Arnéguy (1703)[6]
  • Arnegui (1796)[4]
  • Arneguy (1801)[4]

Arnegi izena Arranhegi izenaren uzkurduratik dator, eta, aldi berean, arran ("arantzastu") eta hegi hitzen elkarketak osatzen du.[4]

Aintzila Luzaideko ibarran dago.

    Datu klimatikoak (Luzaide, 1974-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 24.0 26.0 29.0 32.0 35.0 39.0 39.0 40.0 36.0 33.0 25.0 24.0 40.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 11.1 12.0 14.5 16.1 19.8 22.7 24.7 25.0 23.0 19.3 14.2 11.7 17.8
Batez besteko tenperatura (ºC) 7.2 7.8 9.9 11.3 14.8 17.6 19.6 19.8 17.6 14.7 10.2 8.0 13.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 3.4 3.6 5.2 6.5 9.8 12.6 14.6 14.7 12.1 10.0 6.2 4.3 8.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -13.0 -9.0 -8.0 -2.0 1.0 4.0 7.0 5.0 3.0 -2.0 -7.0 -8.0 -13.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 159.8 146.5 145.5 171.0 123.9 85.6 72.5 93.9 103.2 136.7 188.6 160.2 1577.4
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 78.6 83.5 93.1 65.4 63.7 68.0 62.0 56.5 87.9 98.7 92.3 75.0 98.7
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 14.6 13.9 14.7 17.7 17.5 15.3 13.6 14.4 12.8 15.2 15.4 15.3 180.2
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.4 2.1 1.0 0.5 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.3 0.9 6.2
Iturria: Frantziako klimatologia zerbitzua[7]

Etxeak eta auzoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Herria
  • Ondarrola edo Ondarla
  • Oxetenea
  • Xakuenea
  • Anttonenea
  • Bernardoenea
  • Bixkarrea
  • Intxaurrea
  • Moxoa
  • Kuria
  • Gaztelu
  • Kartta
  • Ixtehotea
  • Pekomartxota
  • Pekoaleira
  • Gainekoaleira
  • Ardantxa
  • Baxoa
  • Bastila
  • Behorlegia
  • Zeztaua
  • Zeltzane
  • Unaia
  • Bizkaia
  • Udiria
  • Hameka
  • Borderrea
  • Hartxa
  • Pagola

XVIII. mendera arte, Arnegi Luzaide udalerriko auzo bat zen. Hala ere, Frantziar eta Espainiar Estatuek muga bat ezarri zuten Luzaideko ibarran, muga tradizionalak errespetatu gabe, eta 1659ko azaroaren 7an Arnegi eta Luzaide banandu zituen, bi estatu ezberdinetan jarriz. Hori dela eta, Arnegiri udalerria eman zioten, udalerri independente bihurtuz. Arnegiri Ondarrola edo Ondarla auzo luzaidarra ere gehitu zitzaion, luzaidarra zen Elizaldeko auzoarekin jarraitasun geografiko bera izan arren, administratiboki Frantziaren mende zegoena. Prozesu bera, baina alderantziz gertatu zen Pekotxetako tokiarekin. Aurretik, Arnegi auzoaren zati bat (izatez, jarraikortasun geografiko bat ere osatzen dute), honetatik nahitaez banandua izan zen, Luzaideko auzo bat bihurtuz, Espainiar Estatuan.[8]

Arnegin 1614an sinatu zen Erroko eta Baigorriko ibarren artean Sorogainibar eta Kintoa larreen inguruan bakeak egiten saiatzen zen akordioa.[9]

Frantziar Estatuaren lurraldea bi eremutan banatu zenez, bata Wehrmachten mendekoa eta bestea Vichyko gobernuak administratua 1940ko ekainaren 22an, Arnegi Hirugarren Reichako administrazioari esleitu zitzaion. Demarkazio-linea ibarran egon zen, Arnegi eta Luzaide artean.[10]

1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851 1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896 1901
225 515 593 696 676 750 920 1032 935 907 941 902 836 823 772 685 704 699 661
1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954 1962 1968 1975 1982 1990 1999 2006 2011 2016 2018
668 676 591 616 630 605 568 570 526 444 397 337 314 286 279 241 236 237
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Udalerriko ekonomiaren oinarria laborantza da. Luzaiden egon arren, Arnegiko bizilagun asko Pekotxetako bentetean ari dira lanean, eta horiek dira udalerriko hornidura-gune nagusia.

Hasiera Amaiera Auzapeza Alderdia
1995 2001 Pierre Bègue
2001 2014 Gratien Curutchet
2014 karguan Catherine Bègue
falta diren datuak osatu egin behar dira

Erakunde publikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko urtarrilaren 1era arte, Arnegi Garazi-Baigorri herri elkargoaren kide zen. Une horretatik aurrera, sortu berria zen Euskal Hirigune Elkargoaren parte izatera pasa zen.[11]

Donejakue Bidea udalerritik igarotzen da, Donibane Garazitik datorrena. Hurrengo udalerria Luzaide da.

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Arnegi sailkatu zituen, mendebaldeko behe-nafarrera euskalkian, Baigorri, Arberoa eta Ortzaize ibarretan hitz egiten zena, Garaziko gainerako herriak ez bezala.[12]

Koldo Zuazok, 2010ean, Arnegik nafar-lapurtera euskalkian sailkatu zituen.[13]

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arnegitar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. /aʁ̞neɣi/ ahoskatua (laguntza)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskaltzaindia. 122. araua: Nafarroa Behereko herri izendegia. .
  3. Jobbé-Duval, Brigitte. (2009). Dictionnaire des noms de lieux des Pyrénées-Atlantiques. Archives & Culture ISBN 978-2-35077-151-9. PMC 466662204. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  4. a b c d e f g h Orpustan, Jean-Baptiste. (2006). Nouvelle toponymie basque : noms des pays, vallées, communes et hameaux historiques de Labourd, Basse-Navarre et Soule. (Éd. entièrement rev. et corr. argitaraldia) Presses universitaires de Bordeaux ISBN 2-86781-396-4. PMC 72757865. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  5. (Frantsesez) Raymond, Paul. (1863). Dictionnaire topographique du département des Basses-Pyrénées. Impr. impériale (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  6. Don Jose Yanguas Miranda jaunek argitaratu izenak
  7. Bankako estazioko balio klimatologikoak. Frantziako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  8. Veyrin, Philippe. (1975). Les Basques de Labourd, de Soule et de Basse Navarre : leur histoire et leurs traditions. Arthaud ISBN 2-7003-0038-6. PMC 2492212. (Noiz kontsultatua: 2021-06-27).
  9. «Arnegiko udalerria» www.pop.culture.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2021-06-27).
  10. «Armistice 1940, France Allemagne, MJP, université de Perpignan» mjp.univ-perp.fr (Noiz kontsultatua: 2021-06-12).
  11. Instituzioaren behar gorria. 2015eko urriaren 11. Argia.com
  12. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  13. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]