Araqah
Araqah | |
---|---|
herrixka | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Palestina |
Mendeko lurralde | Zisjordania |
Palestina Estatuko lurralde-antolaketa | Jeningo Gobernazioa |
Geografia | |
Koordenatuak | 32°28′15″N 35°12′02″E / 32.470972°N 35.200644°E |
Altuera | 288 m |
Demografia |
Araqah (arabieraz: عرقه) Palestinako herrixka bat da, Jeningo Gobernazioan, Zisjornadiako iparraldean.Palestinian Central Bureau of Statistics-en arabera, herriak 2,667 biztanle zituen 2017.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromatarren, bizantziarren, lehenengo musulmanen eta Erdi Aroako aztarnak topatu dira bertan.[2][3]
Otomandarren aroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1870ean, Victor Guérin-ek herri txiki gisa deskribatu zuen, tontor txiki batean kokatua eta bi laurdenetan banatua.[4] 1870/1871n (1288 AH), otomandar errolda batek Shafa al-Gharbyren nahiyan zerrendatu zuen.
1882an, PEF-en Mendebaldeko Palestinari buruzko inkestan "tamaina ertaineko herrixka, tontorraren gainean, hegoaldean putzu bat duena" bezala deskribatu zen.[5]
Britaniar Mandatuaren aroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1922ko erroldaren arabera, Palestinako Britaniar Mandatariek egina, 168 musulmanek osatzen zuten biztanleria. 1931ko erroldan ordea, 219 musulman ziren, 36 etxeetan.[6][7]
1944/5eko estatistiketan, 350 musulman ziren eta 5.675 dunam lur sail zituzten.[8] Horietatik, 462 landa eta ureztatze-lurretarako erabiltzen ziren, 1.191 dunam zerealetarako, eta 27 dunam hiria eraikitzeko.[9][10]
Jordaniarren aroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1948ko Arabiar-israeldar Gerraren ondorez, Araqah Jordaniaren mende geratu zen.
1961ean Jordaniak egindako erroldaren arabera, herrixkak 569 biztanle zituen.[11]
1967tik aurrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Araqah Israelen mende egon da Mendebaldeko Erriberako gainerako lurraldeekin batera, 1967ko sei eguneko gerratik.
2015eko apirilaren 27an, Israelgo soldaduek baleatu ondoren hil zen herrixkako 18 urteko gazte bat.[12]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Palestinian Central Bureau of Statistics. (February 2018). Preliminary Results of the Population, Housing and Establishments Census 2017. , 64 or..
- ↑ Zertal, 2016, p. 215
- ↑ Dauphin, 1998, p. 750
- ↑ Guérin, 1874, p. 224
- ↑ Conder and Kitchener, 1882, SWP II, p. 44
- ↑ Barron, 1923, Table IX, Sub-district of Jenin, p. 30
- ↑ Mills, 1932, p. 67
- ↑ Government of Palestine, Department of Statistics. Village Statistics, April, 1945. Quoted in Hadawi, 1970, p. 54
- ↑ Government of Palestine, Department of Statistics. Village Statistics, April, 1945. Quoted in Hadawi, 1970, p. 98
- ↑ Government of Palestine, Department of Statistics. Village Statistics, April, 1945. Quoted in Hadawi, 1970, p. 148
- ↑ Government of Jordan, Department of Statistics, 1964, p. 25
- ↑ Palestinian Man Shot in West Bank Dies of Wounds Ha'aretz 27/4/2015