[go: up one dir, main page]

Dordoina (okzitanieraz Dordonha, frantsesez Dordogne) Frantziako 24. departamendua da, Akitania Berria eskualdean. Okzitaniako lurraldea ere bada, eta Périgord izeneko lurralde historikoaren mugekin bat egiten du halaber. Prefetura edo hiriburua Périgueux da.

Dordoina (24)
Frantziako departamendua
Dordoina (24)
Administrazioa
Estatua Frantzia
EskualdeaAkitania Berria
PrefeturaPérigueux
PrefetaBernard Cazeau
-
AzpiprefeturakBergerac
Nontron
Sarlat-la-Canéda
Barrutiak4
Kantonamenduak50
Udalerriak557
Kokapena
Koordenatuak45°00′N 0°40′E / 45°N 0.67°E / 45; 0.67
Azalera9.060 km²
Demografia
Biztanleria413730
Dentsitatea45.665,562913907 bizt/km²
Kontseilu Orokorraren webgunea

Mugakideak

aldatu

Mugakide hauek ditu: Iparraldean, Vienne Garaia; ekialdean, Corrèze eta Lot; hegoaldean, Lot eta Garona; hego-mendebaldean, Gironda; mendebaldean, Itsas Charente; eta ipar-mendebaldean, Charente.

Udalerri nagusiak

aldatu
  1. Périgueux: 29.416 biztanle (2007). Pref.
  2. Bergerac: 27.601 bz. Supref.
  3. Sarlat-la-Canéda: 9.381 bz. Supref.
  4. Coulounieix-Chamiers: 8.360 bz.
  5. Boulazac: 6.708 bz.
  6. Trélissac: 6.617 bz.
  7. Terrasson-Lavilledieu: 6.214 bz.
  8. Montpon-Ménestérol: 5.667 bz.
  9. Saint-Astier: 5.329 bz.
  10. Chancelade: 4.150 bz.
  11. Ribérac: 4.123 bz.
  12. Prigonrieux: 3.895 bz.
  13. Neuvic: 3.545 bz.
  14. Nontron: 3.458 bz. Supref.

Kultura

aldatu
 
Sarlat gauez

Ondasun nabariak

aldatu

Lascauxeko leize ezagunak departamendu horretan daude: Gizateriaren Ondare izendatu dituzte.

Aparteko leku ikusgarri hauek ditugu:

  • Périgueuxeko Saint-Fronteko katedral erromanikoa eta hiri zaharra.
  • Sarlat-la-Canédako Erdi Aroko hiria.
  • Bergerac hiri zaharra.
  • Villars udalerrian, Puyguilhemeko gaztelua eta kobazuloak.
  • Brantômeko herria edo "Périgordeko Venezia".
  • "Les Jardins du Manoir d'Eyrignac" lorategia (Salignac-Eyvigues).
  • Eyzies-de-Tayac eta Moustierreko historiaurreko ondarea.
  • Montcareteko hiri erromatarra.

Okzitaniera

aldatu

Okzitanierazko aldaerak diren lengadocera eta lemosinera lurraldeko hizkuntza tradizionalak dira.

Dordoinar ezagunak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu