[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Erakundea

Wikipedia, Entziklopedia askea
UICN» orritik birbideratua)
Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Erakundea
Datuak
Izen ofiziala
Union internationale pour la conservation de la nature eta International Union for Conservation of Nature
Izen laburraIUCN, МСОП, UICN, МСОП, UICN, AICD, UICN, ԲՊՄՄ, UICN, IUBN, ХТҚО, МСЗП, МУЗП eta MUZP
Motanazioarteko gobernuz kanpoko erakundea eta argitaratzaile akademikoa
Jarduera sektoreaconservation (en) Itzuli
HerrialdeaSuitza
Jarduera
Eskumendekoak
Enplegatuak1.100
Agintea
LehendakariaRazan Khalifa Al Mubarak (en) Itzuli
Zuzendari exekutiboaBruno Oberle (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Legezko formanazioarteko erakunde
Zeren jabe
Ekonomia
Diru-sarrerak148.000.000 $ (2019)
Historia
Sorrera1948ko urriaren 5a
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Facebook: iucn.org Twitter: iucn LinkedIn: iucn Youtube: UCv8WrhXI7D8q53qZxzS8ihQ Edit the value on Wikidata

Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Erakundea (jatorrian, ingelesez: International Union for Conservation of Nature edo IUCN) natura babestea helburu duen nazioarteko erakunde bat da. Erakundeak "zerrenda gorria" argitaratzen du espezieen iraute egoera neurtzeko[1].

UNESCOren idazkari nagusia zen Julian Huxleyek bultzatuta, 1948ko urrian sortu zuten[2], Fontainebleaun egindako nazioarteko biltzarraren ondorioz. Bertan 83 estatuk, 108 gobernu-agentziak, 766 GKEk eta 81 nazioarteko erakundek hartzen dute parte, 181 herrialdeetako 10.000 adituen laguntza izanik.

UICN nazioarteko elkarte bat da, eta hirurogei estaturen ordezkariak biltzen ditu. Izadiaren kontserbazioaren alorrean dituen lanen artean aipatzekoa da, Nazio Batuek hala onartuta, parke nazionalen estatusaren nazioarteko definizioa. Erakunde hori bera da parke nazionalaren maila ematen edo kentzen duena. UICNak osatzen du, oro har, desagertzeko arriskuan diren animalia eta landare moten zerrenda, Nazio Batuen ingurumenerako egitasmoarekin eta naturaren Munduko Funtsarekin egitasmoekin elkarlanean. Nazioarteko hainbat hitzarmen jarri ditu abian, hala nola, Antartika babesteko hitzarmena edo bioaniztasuna gordetzekoari buruzkoa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Planet Of No Apes? Experts Warn It's Close CBS News Online, 2007-09-12
  2. Carton Virto, Eider. (2001/06/01). Munduko gune babestuak. zientzia.net.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]